banner4.jpg

Berriak

Silvia Pirisen hitzaldia

Hitzaldia gaztelaniaz


Silvia Piris soziologoa da, eta Emakume eta gizonen arteko berdintasun Eragile eta Nazioarteko Lankidetzako masterra. Bere iritziz, oso aukera ona izan da enplegua eta feminismoa, elikaduraren burujabetza eta elkartasun internazionalistaren esparruetako militantzia uztartu ahal izana, bai ikerketa eta prestakuntzaren alorretan, bai politika publikoen garapenaren alorrean. Colectiva XXK Feminismos, pensamiento y accion taldeko kidea da, zeinak diru sarrerak sortzea eta konpromiso politikoa eta bitala konbinatzen baititu. Dioenez, “feminismoak ditugu ardatz egituratzaile gisa, eta beste pertsona eta kolektibo batzuekin nahastu nahi dugu, mundu bat eraikitzeko, non eguneroko bizipen onak pertsona guztientzako errealitate izango baitira, eta erantzukizun partekatua, planeta bizi baten esparruan”.

Bere hitzaldian landa inguruneko emakumeak elkartzearen garrantzia partekatu nahi du. Ahalduntze prozesu feminista ororen erdigunean dago “beste emakume batzuekin elkartzea eta gure burua ezagutzea” eta antolatzea, geure agenda defendatzeko.

Halaber, emakumeek parte hartu nahi dutenean aurre egin beharreko zenbait erronka ere aztertzen ditu, eta nola erronka horiek dimentsio espezifikoa hartzen duten landa ingurunean: denbora edukitzea, belaunaldien arteko erreleboa, beste antolamendu mota ekitatiboagoak eta horizontalak sortzeko ahalegina edo beste emakume batzuekin aliantzak sortzeko beharra, adibidez, mugimendu feministarekin; horiek dira hausnartzen dituen ideietako batzuk, betiere landa inguruneko emakumeen elkarteak indartu ditzaketen gakoetako batzuk identifikatzen saiatzeko.

Silvia Pirisi buruz gehiago jakiteko

https://colectivaxxk.net/ 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola