banner2_0.jpg

Berriak

Ana Elosegi eta Olatz Berastegiren hitzaldia

 

Hitzaldia euskaraz


ANA ELOSEGI

Ana Elosegi psikologo sanitarioa da, psikoterapeuta, sexologiako aditua eta Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko masterra. Duela 9 urte, berak eta bere familiak erabaki zuten landa ingurunera bizitzera joatea, eta han Elena Rikondorekin jarri ziren harremanetan, Saiaz mankomunitateko gizarte zerbitzuetako arduradunarekin. Harrezkero, mankomunitate osoko emakumeekin lan egiten dute elkarrekin, kafe tertuliak antolatuz, aholkularitza psikologikoa eskainiz, ikastetxeetan hezkidetza proiektuak sartuz, eta hirugarren adineko emakumeen ahalduntzea landuz.

OLATZ BERASTEGI

Olatz Berastegi Nafarroako landa ingurunean jaio eta hazi da. Soziologoa da, familia psikoterapeuta eta sexologoa, eta bere ibilbide pertsonal, akademiko eta profesionalak aukera eman dio landa ingurunean bizi diren emakumeengana leku desberdinetatik hurbiltzeko. Soziologo lanetan parte hartu du Jesus Oliva doktoreak landa inguruneko emakumeei buruz egindako azterketetan (2001-2004), eta azken 10 urteetan psikoterapeuta gisan aritu da kontsultan eta Albiztur, Errezil eta Bidaniko emakumeekin.

Hizlariek beren mintzaldian landuko dute landa eremuan bizi diren emakumeentzat bakardadeak dituen berezitasunak , distantzia fisikoak eragiten dien autokonfinamendu egoera eta baita COVID-19aren ondoriozko konfinamenduaren ondorioak ere. Testuinguru horretan, bakardadeari aurre egiteko gakoak ematen dituzte. Instituzioek egoera horri aurre egiteko bultzatu beharreko esparruen errepasoa ere egiten dute: teknologia berriei buruzko ikastaroak, gizarte zerbitzuen begirada feminista, prestakuntza, talde jarduerak, kultura…

Ana Elosegi eta Olatz Berastegiri buruz gehiago jakiteko:

https://www.harremanak.eus/es/

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola