banner13.jpg

Berriak

María Olarteren hitzaldia

Hitzaldia gaztelaniaz


Maria Olartek pasioz bizi du bere lana. 25 daramatza pertsonen ingurunean lanean, 20 urte baino gehiago bere negozioan ekintzaile, eta 10 baino gehiago landa inguruneko enpresekin lankidetzan. Horiei buruz dio lurraren balioak erakutsi dizkiotela, lan gogorra, ongi jatea, zaintza eta jasangarritasuna.

“MUCHAS MAS” Fundazioko kolaboratzailea ere bada; Salvadorreko landa inguruneko emakume gazteei zuzenduta dago, eta gaitasun sozioemozionalei buruzko trebakuntza ematen diete, euren buruan sinetsi dezaten eta independentziazko etorkizun bat izan dezaten.

Helduentzako heziketan espezializaturiko coach exekutibo honi ez zaio asko gustatzen bere curriculumaz hitz egitea. Uste du onena dela bere ponentziaren bitartez ezagutzea, eta adimen emozionala eta norberaren ahalduntzea kudeatzen ikasiz dibertitzea.

Bere hitzaldian esplorazio-akzio prozesu bat definitzen ikasi ahal izango da, landa inguruneko emakume bakoitzak bere indarguneak eta arriskuak identifikatu ahal izan ditzan, ekintzailetza proiektu bat gidatzeari dagokionez.

Maria Olarteri buruz gehiago jakiteko:

Web: Olartepersonas.es

Blog: eldesatascadoremocional.com

Instagram: https://www.instagram.com/maria_olarte_ugarte/

 

  

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola