banner10.jpg

Berriak

HAZIk esperienzia berritzaileak aurkeztuko ditu Food For Future azokan

HAZIk 80 metro karrakuto stand bat izango du Food For Future azokan, Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-katean aurrera eramaten ari diren esperientzia berritzaileak ezagutarazteko. Espazioa hiru eremutan banatuta dago, honako gai hauen arabera: trazabilitatea/segurtasuna, teledetekzioa eta jasangarritasuna/bizi-kalitatea/prozesuen hobekuntza.

Gai horien artean benetako proiektuak izango dira protagonista, horiek zuzenean erakutsiko baitira standean; besteak beste, honako proiektu hauek:

  • E-gazta: gazten prozesua digitalizatzea, elaborazio-prozesurako teknologia erabiltzearen zapore tradizionala alde batera utzi gabe.
  • Kiwi: sentsoreen bidez ureztatzea automatizatzea.
  • Doitasunezko nekazaritza. GPS, satelite-irudiak eta baliabidea optimizatzeko sentsoreak.
  • NPBko monitorizazioa. Laguntza-eskaerak egiaztatzeko satelite-irudiak erabiltzea
  • Arrainaren eta haragiaren blockchain, produktu horien trazabilitatea kontsumitzailearenganaino errazten duena

HAZI digitalizazio adimentsua bultzatzen ari da, ekoizleen bizi-kalitatea hobetzeko eta sektoreko lehiakortasuna eta ekoizpen-prozesuak handitzeko, baliabide gutxiago erabiliz.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola