banner13.jpg

Berriak

HAZI, THE FOOD GLOBAL ECOSYSTEM ekimenaren eragile koordinatzailea eta katalizatzailea

The Food Global Ecosystem 60 enpresa inguruk osatutako proiektu publiko-pribatua da. Proiektu horren bidez, Euskadik berrikuntza-proiektuak, talentu ekintzailea eta startup-ak erakarri nahi ditu nekazaritzako eta elikagaien esparruko alderdi teknologikoetan (agritech, foodtech eta gastronomytech).

Euskadik aurkeztutako ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategiko (PERTE) honek mota guztietako enpresak biltzen ditu, izaera, hedadura geografikoa eta jarduera-azpisektorea kontuan hartuta; esnetarako, arrantzarako, haragitarako, landareetarako eta barazkietarako hornidura-kateak, bai eta ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak ere.

Ekosistemak EAEko zein EAEtik kanpoko 60 enpresa inguru biltzen ditu, eta Euskadiko elikadura katearen ikerketa, berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko aktiboen eta zerbitzuen sarea izango du; HAZI, ekimenaren eragile koordinatzailea eta katalizatzailea, NEIKER, nekazaritza arloko proiektuen ikerketa zentroa, AZTI, ikerketa proiektuen eta elikadura teknologiaren sorkuntzaren eragile gisa, eta BASQUE CULINARY CENTER, talentua eta elikaduraren arloko ekintzaileak erakartzeko eragile nagusia eta gastronomiaren eremuko ekintzaileak. Era berean, ekosistemak Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen laguntza izango du.

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola