banner4.jpg

Berriak

LIFE IREKIBAI proiektuaren ondorioak kaleratu dira

Atzo eta gaur LIFE IREKIBAI proiektuaren azken mintegia eta prentsaurrekoa egin dira. Proiektu honen emaitza nagusiak, Nafarroak eta EAEk partekatzen dituzten ibaiak kontserbatzera eta hobetzera bideratutakoak, telematikoki azaldu ziren atzo egindako mintegian.  Proiektuko bazkideek parte hartu dute: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Uraren Euskal Agentziak, Nafarroako Ingurumen Kudeaketak eta HAZIk. Proiektuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuek ere, hala nola Euskal Herriko Unibertsitateak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, eta baita elkarlanean aritu diren beste proiektu batzuek ere: LIFE Migratoebre Kataluniatik eta Fish Migration River Herbehereetatik.

Gaurko prentsaurrekoan proiektuaren dibulgazio txostena (Layman txostena) eta bideo ofiziala aurkeztu zituzten. Bertan parte hartu zuten proiektuko bazkideen ordezkariek, eta Nafarroako Gobernutik, Itziar Gomezek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak. 

LIFE IREKIBAI proiektua aurten amaitzen da, Bidasoa eta Leitzaran ibaien kudeaketa partekatuan aurrera egitea ahalbidetu ondoren, eta Inturiako presa eraistea bezalako ekintza konplexuei ekin ondoren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola