banner8.jpg

Berriak

Labean proiektuan prototipatuko diren ideiak zehaztu dira

Irailaren 15, 16 eta 17an, Labean proiektuan batera sortzeko prozesuaren lehen saio presentziala ospatu zen. Bertan, iaz egindako Open Space saioetan nabarmendu ziren gaiak baliatuz, garatzen den eskualde bakoitzean prototipatuko diren ideiak zehaztu ziren: Añana, Enkarterri eta Arabako Mendialdea.

Kuartangon (Añana), ingurumen-jasangarritasuna eta landa-eremuko energia-komunitatearen ereduen garapena ziren aukeratutako eremuak; Zallan (Enkarterri), mugikortasun jasangarria, eta Urturin (Arabako Mendialdea), gizarte-ekintzailetza. 

Hurrengo saioa Añanan izango da, urriaren 27an; Enkarterrin, urriaren 28an; eta Arabako Mendialdean, urriaren 29an.

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola