banner2_0.jpg

Berriak

'Europako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Politikaren Erreformaren Gakoak' ikastaroaren ponentziak

Europako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Politikaren Erreformaren Gakoak ikastaroaren ponentziak. Europe Direct, HAZIk antolatutako ikastaro hau uztailak 9 eta 10ean izan zen Donostiako Miramar Jauregian. XXXI UPV/EHUko Uda Ikastaroen - XXIV Europar Ikastaroak barne.

Irudia: '20020610_01_0024/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola'

Ponentziak ikusi

HAZIk "NPB 2020 urterantz" hitzaldian parte hartu du, Bruselan

Uztailaren 13an "Nekazaritza Politika Bateratua, 2020 urterantz-balantzea gizarte zibilarekin" hitzaldia egingo da Bruselan, Europako Batzordeak antolatuta, Europako nekazaritzak dituen erronkei buruz eta nekazaritzak behar duen esku-hartze politikoari buruz 2010eko uztailean egindako kontsulta zabalaren jarraipena egiteko. Hitzaldi horren helburua da gizarte zibilarentzako foro bihurtzea, hala, 2011ko urriaren 12an Batzordeak NPB berritzeko onartu zituen erreforma-proposamenak eztabaidatzeko, eta era horretan, 2010ean hasitako eztabaida publikoan identifikatutako erronkei aurre egiteko.

HAZIk Europako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Politikari buruzko ikastaroa antolatzen du

HAZIk, Europe Directekin batera, Europako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Politikaren Erreformaren Gakoak izeneko jardunaldia antolatuko du uztailaren 9 eta 10a bitartean UPV/EHUko Uda Ikastaroen barne.

Informazio gehiago

NPBren erreformari buruzko jardunaldia

HAZI Kontsultoriak ekainaren batean Gasteizko Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian egongo den Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformarako prozesuaren inguruko jardunaldian Idazkaritza Tekniko lanak egin ditu.

Pilar Unzalu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Sailburua; Pilar Santamaria, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria; Pablo Medrano, Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsas Ingurunearen zuzendaria eta Iratxe Garcia Europako Legebiltzarreko diputatua hartuko dute parte.

2012 Kalitatea Zapore onen azoka

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, HAZI Fundazioarekin batera 2012 Kalitatea Zapore onen Azoka antolatu du. Ekitaldia Bilboko Enparantza Berrian ospatuko da ekainak 1 eta 3 artean eta hainbat tailer egongo dira: pintxo dastaketa, umeentzako aktibitateak, baserriko produktuen salmenta, etab.

HAZIk gazteentzako udaleku gastronomiko bat bultzatzen du

Basque Culinary Centerrek, HAZI korporazioaren laguntzaz Bculinary Udan udaleku gastronomikoen hirugarren edizioa jarri ditu abian, gastronomiaren zale diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Ekainaren 29tik uztailaren 8ra arte izango da Itsasmendikoi Fraisoro nekazaritza eskolan, Tolosaldean eta bertan sukaldaritzan interesa duen edonor joan daiteke.  

Gonbidatutako chefen eskutik, errezeta tradizionalak eta sukaldaritza berritzaileko teknikak ikasiko dituzte, sukaldari ospetsuen ondoan jardungo dute eta irteera eta bisita interesgarriak eta aisialdiko bestelako jarduerak egingo dituzte. Gainera, baratzezaintzan, abeltzaintzan edo hegaztizaintzan aditu diren Itsasmendikoi Fraisoro nekazaritza eskolako irakasleak arduratuko dira produktuarekin zerikusia duten irakasgaiez. Nutrizioko eta dietetikako adituek ere parte hartuko dute. Era berean, monitoreak egongo dira, gazteek garapen pertsonaleko gaitasunak –elkarlana, naturarekiko errespetua eta sormena– eskura ditzaten. Zehazki, honako hauek dira programa osatzen duten lantegiak: lekaleak eta zerealak; haragia eta parrilla; ogia eta pizza; pasta eta arrozak; frutak, barazkiak eta belar aromatikoak; esnekiak; arrainak; sukaldaritza sortzailea; txokolatea eta postreak; euskal sukaldaritza tradizionala; nazioarteko sukaldaritza; pintxoak eta, azkenik, dastatzea.

Jardunaldia: Arrantza sektorea Arrantza Politika Komunaren erreformaren aurrean eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Fondoa

Donostiako Kursaal Jauregiak rrantza sektorea Arrantza-Politika bateratuaren eta Itsas eta Arrantzarako Europako Funtsaren erreformaren aurrean izeneko jardunaldia izango du maiatzak 24ean. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu du jardunaldi hau Europe Direct Zerbitzuaren eta HAZI Korporazioaren laguntzarekin.

Informazio gehiago

Euskadiko Produktuaren Astea ospatuko da Madrilen

Euskadiko Produktuaren Astea ospatuko da Madrilen maiatzaren 7tik 13ra bitartean, jatetxe eta gourmet dendetan zehar euskal produktuaren kalitatea bertako hiritarren artean sustatzeko antolatutako ibilbide gastronomikoaren bitartez.

Euskadiko nekazaritzako elikadura-produktu ezberdinak protagonista izango dira Eusko Jaurlaritzak antolatutako sukaldaritzako ekimen honetan. Euskadiko Sukaldaritza eta bertako lehengaiak omentzen dituen euskal elikagaien industriarekin hitzordua, gaur egun erreferente baitira nazioa zein nazioarte mailan. Euskadiko produktuari lotutako ekintza ugari egingo dira aste osoan zehar Madrilgo puntu ezberdinetan.

Berri osoa ikusi

Euskadiko Kontsumitzaileek kalitatezko eta bertako produktuak hautatzen dituzte

Ikerfel-ek Eusko Label produktuen gaurko eta etorkizuneko kontsumitzaileen inguruan egin duen ikerketaren ondorio nagusienetakoa hurrengoa da: elikadura prduktuetan kontsumitzaileen % 91k kalitatea balioesten du eta % 85ak bertako produktuak nahiago ditu. Gainera lehentasun hauek islatuta ikusten dira produktuak erosterakoan ere; izan ere, % 84k irizpide nagusi bezala kalitatea erabiltzen du kontsumitzerakoan. Beraz, esan daiteke euskal merkatuak elikadura-produktuetan kalitateagatik apustu egiten duela, bere erosketaerabakiak gehienetan kalitatea-prezioa erlazioan oinarrituz.

Txostena ikusi (pdf)

HAZIren aurkezpen ekitaldia

Hainbat hilabeteko lanaren ondoren, iritsi da sektoreko eragile eta erakunde guztiei Hazi proiektuaren berri emateko ordua, landagune eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren erakundea jendaurrean aurkezteko garaia. Ekitaldi hau datorren otsailaren 1ean izango da, Azucarera eraikinean, Ali Gobeo Industria Poligonoan (Gasteiz), goizeko 11etan.

Erakunde horrek IKT, ITSASMENDIKOI eta Kalitatea Fundazioaren gaitasunak eta baliabideak bilduko ditu egitasmo berri batean. Proiektu horrek aukera emango digu baliabide publikoak hobeto aprobetxatzeko eta hainbat esparrutan balio handiagoa sor dezaketen ekimen bateratuak bultzatzeko. Hauek izango dira, hain zuzen, esparru horietako batzuk: sustapena, teknologia berrien ezartzea, lanbide-kualifikazioa, berrikuntza eta ekintzailetasuna.

Eusko Labela duen oliba-olio birjina estraren bideo deskribatzailea

Eusko Labela duen oliba-olio birjina kalitate handiko produktua da, ekoiztuta, landuta eta ontziratua EAEn kalitate kontrol hertsia pasatu ondoren. Olio hau nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da, eta zuhaitzetik jaso berriak dira beren heldutasun-punturik onenean, elikadura eta zapore aldetik dituzten ezaugarri guztiak gorde ahal izan ditzaten.

kristal tindatuko 50 cl-ko botiletan merkaturatzen da eta Eusko Labelen etiketa batez identifikatuta doa, bere kalitatea eta benetakotasuna bermatzen duen kontrol-zenbaki batekin.

Honekin badira hamabost Eusko Labela duten produktuak. 

 

Óscar Gonzálezek eskualde arteko lehiaketa gastronomikoa irabazten du

Óscar González euskal sukaldaria, Hondarrabiko Kai Alde jatetxeko jabea, eskualde arteko sukalde buruen Lehiaketa Gastronomikoan txapelduna suertatu da.  Lehiaketa, Hazi bazkide bezala parte hartzen duen In Agro Salutek antolatuta, Saphir Azokan ospatu zen Paun (Frantzia), apirilak 15 eta 17 bitartean. Bertan hiru sukaldari hartu zuten parte, Nafarroa, Atlantikoko Pirineoak eta Euskadiko ordezkari bana. González saritua izan zen bere bi platerrekin: Euskadiko arraultza eta Euskadiko idi haragia.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola