banner12.jpg

Berriak

Horeca kanalaren itxieraren ondoren idiazabal gaztaren eskariak behera egin duenez, gazta mota hori kontsumitzeko deia egin zaio euskal gizarteari

COVID 19aren eragina Euskadiko ardien sektorera eta artzainengana ere iritsi da. Esnearen salmentan zailtasunak aurreikusten zituzten, HORECA kanalaren itxierak Idiazabal gaztaren eskaria murriztu duelako. Zailtasun horiei, ordea, aurre egin zaie, TGT eta AGOUR enpresek 250.000na litro ardi esne erosi baitituzte, Idiazabal gazta eta Eusko Label esnez egindako sei gazta mota berri ekoizteko. Horri esker, merkatuaren segmentu zabalera iritsiko dira, eta euskal esnekien ekoizpenari irtenbidea bilatuko zaio. Dorrea enpresaren lankidetzari esker egin ahal izan dute erosketa.

IDIAZABAL

COVID-19aren eraginez Idiazabal gaztaren eskariak izandako beherakadari aurre egiteko, HAZI-Eusko Jaurlaritzaren Fundazio Publikoak sustapen kanpaina bat jarriko du abian, Idiazabal gaztaren kontsumoa bultzatzeko. Gazta hori euskal gazta nagusia da merkatuan, kalitateagatik, bikaintasunagatik eta jatorri ziurtatuagatik, bai eta ekoitzitako unitate gehien dituena ere.  Sustapen kanpaina honetan, saltoki txikiak eta banaketa enpresa handiak batzea espero da, Euskadiko kontsumitzaileari nekazaritza sektoreko produktu izarretako bat eskaini ahal izateko.  Gaur egun, 350etik gora ustiategi, 123 gaztandegi (53 Gipuzkoan, 22 Araban, 16 Bizkaian eta 32 Nafarroan) eta 4 enpresa egile daude inskribatuta Idiazabal Jatorri Izendapenaren esparruan. Urteko ekoizpena 1.350.000 kilo ingurukoa da. Aipatzekoa da Idiazabal gazta egiten duten artzainen %53 artisauak direla, Artzai Gaztako kideak.

EUSKAL GAZTAK

Euskadik Eusko Label esnez egindako 6 gazta berri izango ditu aurki. Era askotako gaztak izango dira, behi, ardi edo ahuntz esne gordinez edo pasteurizatuz eginak. Euskal gazten sorta zabala osatzera datozen gaztak dira, Idiazabal gaztari lagun eginez, eta gazta horrek betetzen ez dituen segmentuetan kokatzeko asmoz datoz, gainera. Horrela, gazten, errezeten eta zaporeen aniztasuna handitu egingo da, eta kontsumitzaileei bestelako gazta mota eta formatu batzuk eskainiko zaizkie, gaur egun kanpoko gaztekin asetzen baita behar hori. Ekimen honen bidez, gainera, esne eta gazta ekoizpenari balioa emango zaio; tradizio historiko handiko eta gizarte, kultura eta ingurumen balio handiko jarduera gisa eman ere.  Proiektu berri honen helburuetako bat Idiazabal gazta ekoizten duen ardi sektorerako produktu sorta babestea eta ugaltzea da; izan ere, Eusko Label gazta mota guztiak ekoizteko erabiliko den ardi esnea ardi latxarena edota Karrantzakoarena izango da soilik. Era berean, behi eta ahuntz gaztak Euskadiko esnearekin egingo dira, esnea ziurtatuz eta tokian tokiko barietateak ugalduz; betiere, kalitate handieneko gamaren barruan.

HAZIk urteak daramatza proiektu honetan lanean, eta berebiziko arreta eskaini dio ekoizleentzako prestakuntzari. 2019. eta 2020. urteetan, esaterako, 75 pertsonak jaso dute Eusko Label gazta ekoizteko prestakuntza. Proiektu ireki bat da, eta helburutzat dauka Euskadiko gaztaren eskaintza dibertsifikatzea, ekoizpen sektoreari merkataritza garapenerako aukera handiagoak eta tresna berriak emanez. 

Askotariko gaztak 

Fraisoro gazta: Behi esne gordinez edo pasteurizatuz egindako gazta. Euskal gazta tradizionalen artean, Fraisorokoa izan da ezagunenetakoa eta gehien imitatu dena. Fraisoro nekazaritza eskolak, XIX. mendearen amaieratik aurrera, modernitatea ekarri zuen gaztak egiteko modura, eta, Frantziako tradiziorik preziatuenari jarraituz, gazta ekoizteko euskal modu tradizionala bikaintasunera eraman zuen. Fraisoro gaztak, beraz, gazta ospetsu hura berreskuratu du.

Latxa urdina: Ardi esne gordinez egindako gazta. Gazta urdina ez da berez bertakoa, Frantziatik Euskadira propio ekarritako gazta baizik. Gazta urdinaren zaporeari eta usainari elementu bat gehitu diegu, eta horri esker, hemengo produktu bihurtu da: zehazki, latxa ardiaren edo Karrantzakoaren esnea da gehitutako osagarria. Garai batean arrotza zena bertakoa da orain. Gure ardiak, gure loreak eta gure belarra, gure legamiak eta gure klima… horrek guztiak bihurtzen du Latxa urdina hemengo elementu. Horregatik, gazta urdin ugari aurkituko ditugu, baina Latxa urdina ez dugu beste inon topatuko.

Saroi gazta: Behi eta ardi esne gordinez edo pasteurizatuz egindako gazta. Euskal mendietako gazta zaharra da, formatu handiko gure gazta ondua. Saroi gazta etxeko gazta bat da, “unaiaren“ txabolaren ikurra. Tamaina handikoa, gazta hau egitea esnea biltzeko modu bat zelako; eta nahasketako gazta da, animalia saldoetan hainbat espezie ibiltzen zirelako (behia, ardia, ahuntza…). Horregatik, Saroi gazta ezaguna da daukan zapore leunagatik: etxekoa, baina aingura basati bati eusten dio, belarditik datorrela gogoraraziz. Janari bihurtutako esnea, ehundura leuna duena, samurra, eskuarekin belar moztu berria hartu eta estutzea bezalakoa.

Otzara gazta: Behi, ardi edo ahuntz esne gordinez edo pasteurizatuz egina. “Amamen gazta sekretua” ere esaten zaio, Euskadiko mendebaldeko amama gaztagileek zumezko otzaretan mamitzen zutelako behi, ardi edo ahuntzen esnea (etxe bakoitzeko aziendaren arabera). Gaur egun oraindik horrela egiten da Otzara gazta; hots, amamek bezala: etxeko esnea mamituz, prentsatu gabe, harik eta gazta samur bat lortu arte.

Gazta zuria: Osasungarria, arina eta gaur-gaurkoa. Behi, ardi edo ahuntz esne pasteurizatuz edo horien nahasketaz egina.  Azken aldian, euskal Gazta zuriaren tradizioa berreskuratzen ari gara. Euskal gizartea hiritar bihurtzen ari da, eta gero eta konplexuagoa da; eta, aldi berean, Gazta zurira zaletzen ari gara, horrek dakarren praktikotasunagatik.  Gaztarik praktikoena da, une batean moztu eta konbinatzen da, eta, hain berea duen ukitu zuri horrekin, edozein ogi txigortu, entsalada eta antzeko jaki goratzen du. 

Auntzai gazta: Bi Auntzai gazta mota daude: ahuntz esne gordinez edo pasteurizatuz egina.  Euskal ahuntza da ‒tradizioz lur malkartsu, arrokatsu eta aldapatsuetara zokoratutako animalia, landaretza arruntez inguratua eta basa belar eta lorez elikatua‒ Auntzai gaztaren jatorria, ahuntz basati horien esnea onduz egiten den gazta. Horregatik, euskal ahuntz gaztak berezkoak ditu usain zein zapore biziak.

#HAZIsareanElkarrekin, etxetik ekiteko sarean zerbitzu berria

HAZIK zure beharrei erantzuna ematen jarraitu nahian eta gure etxeetatik ON LINE zerbitzu berri hau martxan jarri du. Ostegunero dohako 2 orduko formazio berri honetara gonbidatzen zaitugu.

Zuzeneko formazio emanaldiaz gain FORO ireki batean parte hartzeko, ON LINE noski, eta irakasleen aholkuak zein argibideak zuzenean jasotzeko aukera izango duzue ere. Formazio Saioa, landa eremuko esperientzia bat ezagutzeko aukerarekin borobilduko dugu, zuzenean parte hartuko duen bere protagonistaren partehartzearekin.

Zuzenekoa, bai mugikor, Tablet, ordenadoretik…jarraitzeko aukera izango duzue eta horrez gain, ondoren grabazioa ikusteko aukera izango da ere. Zure proiektua garatzen laguntzeko, adimen emozionala zein Enpresa plana hobetu eta aberasteko saioak izango dira.

Saio formativo hauek goizeko hamarretan hasiko dira eta bi orduko iraupena. Saioetan parte hartzeko, ZOOM plataforma bitartez, gonbitea jasotzeko ezinbestekoa da aurretik matrikula egitea. Hemen duzu egunero emango diren saioen izenburuak eta apuntatzeko estekak interesatuta zauden horietara. 

Egitaraua

  • Apirilak 16: Nola kudeatu egungo egoera ezagututa nire emozioak. Nire adimen emozionala piztu. 

BIDEOA IKUSI

  • Apirilak 23: Kostu inguruan pentsatzeko uneak: bezeroak lortzeko kosteak eta bezeroekin egoteko zikloaren balioa. 

BIDEOA IKUSI

  • Apirilak 30: Eta antsietateak jotzen bazaitu, zer egin dezakezu? 

BIDEOA IKUSI

  • Maiatzak 7: Zure diru sarrerak handitu edota zure kostuak gutxitu. Tratu onak lortzeko pausoak.
  • Maiatzak 14: Ekintza plana osatu nahi duzu? Zu laguntzarik badugu? 
  • Maiatzak 21 Zure plan komertzial erreza definitu eta praktikara eraman. 
  • Maiatzak 28: Garai honetan ikasi duzun guztia, nola erabili dezakezu zure negoziorako? 

BIDEOA IKUSI

  • Ekainak 4: Saldu zaitez! Zure negozioaren Elevator Pitch-a garatu berdina ez emateko

BIDEOA IKUSI

  • Ekainak 18: 6 oinarri psikologikoak hobeto saltzeko

BIDEOA IKUSI

  • Uztailak 16: Objekzioen kudeaketa. Nola erantzun "oso garestia da" edo "Utzidazu pentsatzen" galderei

BIDEOA IKUSI

  • Irailak 17: Elikagaien sektorearen erronka estrategikoak normaltasun berriak

Euskadiko Elikagaien Balio Kateko produktuak saltzeko ordezko neurriak Alarma-Egoeraren bitartean

Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak eta HAZI elkarlanean ari gara Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorearekin, Covid-19aren hedapena geldiarazteko ezarritako murrizketen ondorioz merkaturatzen ari ez diren elikagaien banaketari irtenbide bat emateko.

Sektoreari erantzun bat emateko eta Euskadiko elikagaiak saltzeko alternatiba bat eskaintzeko eta produktuak ez xahutzeko lehentasunezko helburuarekin, zenbait neurri hartu dira tokiko eta sasoiko produktuari irteera emateko, HORECA kanala eta merkatu tradizionalak ez diren beste banaketa-kanal batzuen bidez, aldi baterako ezin baitira ospatu.

Neurri hauek aktibo dauden nekazariei eta beren produktuak saltzeko egungo araudia betetzen dutenei eragiten die.

ZERRENDA IKUSI

Covid 19: Nola lortu bertako produktuak etxetik

HAZI Fundazioa batzen ari da hainbat eragilek martxan jarri dituen ekimenak gure inguruan Covid-19 birusak lehen sektoreko zuzeneko salmentan duen eragina gutxitzeko asmoz. Informazio hau eguneratzen joango da ekimen berriak ezagutu ahala.

BBK AZOKA

BBK Azoka BBK-k sustatutako ekimena da. Horren bidez, kontsumitzaileei salmenta online egiteko kanala eskaintzen die Bizkaiko nekazari eta abeltzainei zuzenean nekazaritza-produktuak erosteko, bitartekari barik. Gainera, bilatzen du Bizkaiko nekazaritza-produkziorako eredua ezagutzera ematea.

Sarbidea: https://www.bbkazoka.eus/

EtxEKO azoka

Gipuzkoako produktu ekologikoak Donostiako etxeetara zuzenean iristeko ekimena da EtxEKO azoka. Donostia inguruko hainbat ekoizle eta egilek bat egin dute Gipuzkoako hiriburuan banaketa kolektiboa egiteko, eta ekimenari deitu diote:EtxEKO Azoka.

Ekimen honek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesa du. Sareko.net webgunearen bitartez, sasoiko barazkien, ardi eta behi esne eta esnekien, arrautzen, zereal ezberdinetatik datozen ogien, sagardoaren, Idiazabal gaztaren eta beste hainbat produkturen eskaintza zabala eskura dituzu, betiere Gipuzkoan eredu ekologikoan ekoitzita. Eskaerak gutxienez bi egun lehenago egin behar dira, eta banaketa astearteetan eta ostiraletan egiten da.

Gaur egun EtxEKO Azokak Donostian bakarrik banatzen badu ere, zerbitzu hori beste leku batzuetan eskaini ahal izateko lanean ari dira.

Sareko.net-era sarbidea: https://sareko.net/

UAGALUR

Uagalur da Arabako nekazaritza sektoreak bultzatu duen ekimen komertziala da. Horren bidez, saldu nahi dituzte euren produktuak zuzenean, bitartekari barik. Euren online dendaren bidez, aurkitu ahal dituzu UAGA sindikatuari lotutako nekazaritza ustiategien produktuak. Bere helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei irtenbide berria ematea euren produktuak merkaturatzeko, euren merkaturatze kanalak laburtzeko, bitartekariak saihestuz eta produktore eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzenaren alde eginez.

https://www.uagalur.com/

UAGAren beste ekimen bat:

UAGA – BERTAKO PRODUKTUAK KONTSUMITU

UAGAk Arabako nekazarien eta abeltzainen ekoizleen zerrenda egin du. COVID-19ren krisiaren ondorioz beren produktuak merkaturatzeko zailtasunak direla eta, kontsumitzaileei erosketa errazteko eta produktuei irteera eman ahal izateko etxez etxeko zuzeneko salmenta egitea erabaki dutenak agertzen dira zerrendan.

Informazio guztia eta zerrendarako sarbidea hemen: https://www.uaga.eus/eu/uaga-anima-al-consumo-de-productos-agricolas-y-ganaderos-locales-poniendo-en-marcha-una-iniciativa-de-venta-directa-a-domicilio-por-los-propios-productores/

BASERRIKO PLAZA

Ehkolektiboa, beste hainbat eragilerekin batera, web plataforma bat sortzen ari da COVID 19ko krisiari aurre egiteko eta Euskal Herriko nekazari eta baserritarren produktuak herritarren eskura errazago jartzeko.

Informazio osoa: https://baserrikoplaza.eus/

SAGARDOAROUTE

90 sagardo baino gehiago dituen Euskal Sagardoen denda sortu du, gure produktuaren salmenta eta irisgarritasuna hobetzeko asmotan. Bertan aurki daitezkeen produktuen artean nabarmentzekoak dira Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura ekonologikoa eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura Premium kategoria. Hau da sektorearen online denda nagusia, Sagardoa Routek eta Euskal Sagardoak duten lankidetzaren fruitua.

Sarbidea: https://www.sagardoa.eus/eu/97-sagardoa-online-erosi

RIOJA ALAVESA TIENDA

Arabako Errioxako 100 upeltegi . Web honen bidez Guardia-Araba Errioxako ardoak etxean izan ahalko dituzu.

Sarbidea: https://www.riojatienda.com/

BIZKAIKO TXAKOLINA

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren webguneak bertako upategi guztietara sartzeko aukera ematen dizu. Horietako askok beren webguneen bidez saltzen dute txakolina.

Sarbidea: https://bizkaikotxakolina.eus/eu/upategiak/

GETARIAKO TXAKOLINA

Getariako Txakolina Jatorri Izendapenak etxez etxeko zerbitzua ematen duten upategi guztien zerrenda eta haiekin harremanetan jartzeko modua argitaratu du bere webgunean. Informazio guztia bere webgunean: www.getariakotxakolina.eus/blog

Sarbidea: https://www.getariakotxakolina.eus/upategiak/

ARABAKO TXAKOLINA

Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren barruan dauden upeltegietara jo dezakezu haren webgunearen bidez.

Sarbidea: https://txakolidealava.com/bodegas-2/

ETXEZ ETXEKO SALMENTA EGITEN DUTEN IDIAZABAL GAZTA EKOIZLEAK

Idiazabal Jatorri Izendapenak etxez etxeko salmenta egiten duten Idiazabal gazta ekoizle guztien zerrenda prestatu du. Zure webgunean kontsulta dezakezu nor diren, non banatzen duten eta zein kanalen bidez jar zaitezke haiekin harremanetan.

Zerrendarako sarbidea: https://www.quesoidiazabal.eus/datos/calendario/archivo2/webguneko_zerrenda.pdf

URDUÑAKO MERKATUA

Urduñako merkatua izan da itxi behar izan den bat. Honi aurre egiteko, Urduñako Zaporeak-ek martxan jarri du ekimen bat merkatuan dauden produktuak etxez etxe banatzeko. Astero baserritar berriak gehituko dira, eta zein produktu dauden eskuragarri argitaratuko da. Astero egingo da banaketa.

Informazio eguneratua Urduñako Zaporeak elkartearen Facebooken aurki dezakezu: https://www.facebook.com/pages/category/Agricultural-Cooperative/Urdu%C3%B1ako-Zaporeak-348616055163161/

NEKAZAMUDIO

Zamudioko merkatua ere gaur egungo egoerak kaltetu duenetako bat da. Facebook-en profila dute eta haren arabera produktoreen gidaliburuari eman nahi diote hauspo, zuzenean produktorearekin harremanetan jartzeko eta gura duzun eskaera egiteko.

Sartu hemen euren profilean: https://www.facebook.com/Nekazamudio-286478711722766/

URIBE BUTROE ELIKADURA BURUJABETZAri bidea egiten

Uribe Butroeko kontsumitzaile eta produktore talde batek martxan jarri duen ekimena da. Whatsapp bidez elikagaien eskaerak egin daitezke 8 produktore agroekologikorekin. Banaketa egingo da asteazkenetan Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Bakio-Jatabe-Laukiz eta ostegunetan Meñaka, Mungia, Gatika eta Larrauri. Larrialdi egoera honi erantzuna emateko ekimena bada ere, aurreraxeago indarrean mantentzea ari dira pentsatzen.

Informazio osorako sartu: https://www.bakio.eus/es-ES/Noticias/Documents/20200325_URIBE_BUTROEN_OSATUA.pdf

TOKIKO MERKATUETAN SALTZEN ZUTEN BASERRITARREI ARRETA ZERBITZUA

Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko hiru aldundiak, HAZIrekin batera, martxan jartzen ari dira merkatuetan saltzen zituzten baserritarren produktuak batu eta merkaturatzeko zerbitzua.

Zure kasua bada, sartu hemen informazio osoa eskuratzeko: https://www.hazi.eus/eu/noticias-hazi-2/10604-el-gobierno-vasco-las-diputacion-forales-y-hazi-crearan-un-servicio-de-recogida-y-comercializacion-de-productos-de-los-y-las-baserritarras-2.html

TOLOSAKO “AZOKA ZURE ETXERA”

Tolosako Udalak “Azoka zure etxera” ekimena abiaraziko du aste honetan bertan, ekoizleekin elkarlanean, elikagaiak saldu eta erosteko aukera bermatzeko helburuarekin. Eskariak telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz egin eta elikagaiak etxera banatuko dira, ekoizle bakoitzak zehaztutako maiztasunaren arabera.

Informazio gehiago: https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/koronabirusa/azokako-produktuak-etxez-etxe-banatzeko-eta-herriko-dendetan-saltzeko-bi?fbclid=IwAR2JtIVeI2DW7ssRjZbg6pOpNkV75BKD0erhv9zQXRONk-F6q-RWQGvu5jM

BASERRITIK GERNIKARA

baserritikgernikara.eus, baserrietako produktuak etxeetara eramateko on-line ataria da. Gernika inguruko baserritar, kontsumitzaile eta gizarte eragileen elkarlanari esker, Gernikako inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosi eta etxean jasotzeko aukera daukazu. Orain plaza zure etxera doa. Oraingoz Gernika-Lumon bakarrik egingo dira banaketak.

Informazio guztia: www.baserritikgernikara.eus

AMURRIO

Amurrioko ostiraletako merkatuko 7 baserritar ekoizle ere hasi dira euren produktuak etxez etxe banatzen. Barazki freskoak, kontserbak eta zukua, euskal pastela, ardi gazta, etxeko ogia eta txerri-hestebeteak bezalako produktuak aurkituko dituzu.

Hemen ekoizle bakoitzarekin harremanetan jartzeko modua aurkituko duzu: https://amurrio.eus/eu/aviso/amurrioko-baserritarren-merkatuko-ekoizleek-produktuen-etxez-etxeko-banaketa-egingo-dute/

DEBABARRENA BASERRITIK ETXERA

Debabarrenako 7 baserrirarrek etxez etxeko zerbitzua jarri dute martxan, elikagaiak etxeetaraino eramango dituzte. Eskariak,telefonoz, WhatsAppez edo emailez jasoko dituzte. Harremanetan jartzeko modua eta informazio guztia BASERRIKOA DEBABARRENAren Facebooken aurkituko duzu: https://www.facebook.com/baserrikoa.debabarrena/photos/a.1475399996097221/2303514779952401/?type=3&theater

BUSTURIALDEKO BASERRITARREN ETA ELIKAGAI EKOIZLEEN ZERRENDA

Eskualdeko baserritarren eta ekoizleen zerrenda bat argitaratu du Urremendi Landa Garapen elkarteak , non saltzen dituzten eta non aurkitzen dituzten azalduz.

Informazio guztia eta zerrenda esteka honetan: https://blog.urremendi.org/

LEA-ARTIBAIKO BASERRITARREN ETA ELIKAGAI EKOIZLEEN ZERRENDA

Lea Artibai Landa Garapenerako Elkarteak eskualdeko produktuen zerrenda argitaratu du, ekoizleak eta baserritarrak zein diren eta haien produktuak non aurkitu ditzakezun azalduz. Baserritar horietako batzuk Hamen Bertokoa proiektuaren parte dira, tokiko ekoizpena, merkataritza eta ostalaritza uztartzen dituen eskualdeko proiektua. Zerrendarako sarbidea: https://www.facebook.com/hamenbertokoa/photos/rpp.289379328402125/526564404683615/?type=3&theater

ETXEZ ETXEKO SALMENTA ZERBITZUA AZKOITIAN

Azkoitian merkatua berriro zabaldu da, baina gogoratu 5 ekoizlek etxez etxeko salmenta zerbitzua mantentzen dutela. Informazio guztia eguneratuta daukazu Urola Kosta online en Facebook orrian.

Sarbidea: https://www.facebook.com/urolakostaonline/photos/rpp.382532495164158/2896160347134681/?type=3&theater

ARTZAI GAZTA

Artzai Gaztako artzainak ere antolatu dira haien Idiazabal Izendapen Ofizialeko gaztak zure etxera eramateko. Artzai Gaztaren Facebook edo Twitter-ren bidez kontsultatu ditzakezu nortzuk diren eta nola jarri haiekin harremanetan.

Twitter: https://twitter.com/artzai_gazta

Facebook: https://www.facebook.com/ArtzaiGazta

BASERRIA KM 0

Online denda Euskal Herri osoko 300 abeltzainek baino gehiagok osatzen dute Baserria Km0 kooperatiba, eta online denda bat sortu dute gure baserrietako elikagaiak errazago eskuratzeko. Bertan, arkumea, hanburgesak, txuletak eta plater prestatu edo aurreerreak aurkituko dituzu. Zuk aukeratu eta Baserria Km0 arduratzen da etxera helarazteaz.

Informazio guztia eta sarbidea: https://www.baserriakm0.com/

BARRENETXE denda on-line

Barrenetxe-k, nekazari profesionalen kooperatibak, online denda jarri du martxan, zure etxera haien produktuak hurbiltzeko. Bertan, Bizkaian ekoitzitako sasoiko barazki freskoen aukera zabala aurkituko duzu, eta produktuka erosi edo asteko saski-proposamenarekin bat egin ahal izango duzu.

Informazio guztia eta sarbidea: https://barrenetxe.com/tienda/

MAHI-MAHI AZOKA

Mahi-Mahi by Askora jangelak kudeatzeko eredu berritzaile eta pedagogikoa da. Elikadura osasungarria oinarri hartuta, hainbat balio lantzen ditu haur eta nerabeekin; kontsumo iraunkorreko ohiturak sustatzea besteak beste. Filosofia horri jarraiki, menuak egiteko tokiko hornitzaileak dituzte, jantokien itxieragatik kaltetuak izan direnak. Kanal berri bat emateko, hauek jantokietako familietara hurbildu eta hauen produktuak kontsumitzera animatzeko, Askora enpresak merkatu hau sortu du, kontsumitzaileak ekoizleekin harreman zuzenean jarriz.

Informazio gehiago: https://www.mahimahibyaskora.com/eu/azoka

Baserritarren produktuak bildu eta merkaturatzeko zerbitzua sortuko dute Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta HAZIk

Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiak eta HAZIk azoketara produktuak zuzentzen dituzten baserritarrentzako produktuen bilketa eta merkaturatze zerbitzu bat jarriko dute martxan. Azoketan produktuak saltzen zituzten baserritarrei, produktuak merkaturatzen laguntzea da ekimenaren helburu nagusia, ekoizleen zein bezeroen osasuna bermatuz. Zerbitzuaren antolaketa oso konplexua izanik, lan hauetan esperientzia duen Lurrarte Baserriko Uzta enpresarekin kontatuko da. Lurrartek, HAZI eta Landa Garapen Elkarteetako teknikarien laguntzarekin egituratuko du zerbitzu hau, azokak antolatzen dituzten hiri eta herrietako udal arduradunekin elkarlanean, beti ere.

Baldintzak, bilduko diren produktuak, beharrezko logistikaren ezaugarriak, prezioak eta abarren inguruan argitasunak izateko, baserritarrek 943693074 telefonora deitu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera 8:00tatik 14:30etara, edota 688643670 telefonoko whatsapp-era idatzi (Erreferentzia: barazki Bilketa).

Bilketa antolaketa konplexua izanik, zerbitzuak egun batzuk eman beharko ditu logistika gai guztiak lotuta edukitzeko, baina bitartean horren inguruko informazioa baserritarrentzat eskuragarri egongo da aipatutako harremanetarako kanaletan. Covid-19 birusa lehen sektoreko zuzeneko salmentan edukitzen ari den eragina arintzea da helburua. Izan ere, pandemiaren aurrean, salbuetsitako merkataritza-establezimenduetatik kanpo elikagaiak saltzea saihesteko gomendioa eman zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak.

Gomendio hori betetzeak, azoketara produktuak ematen dituzten baserritarren saltzeko aukera bertan behera uzteak suposatzen du, horrek sor dezakeen galerarekin. 

Hazik zerbitzu operatiboak mantentzen ditu

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, HAZIk jarduera-protokolo bat jarri du abian, ohiko zerbitzuak eskaini ahal izateko eta langileak babesteko. HAZIk aldaketak ezarri ditu ohiko funtzionamenduari dagokionez, gure langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko, bai eta osasun-agintariek birusari aurre egiteko ezarritako gomendioekin bat egiteko ere.

Edonola ere, zuen esanetara dauzkagu laguntza teknikoa eta orientazioa emateko prest dauden profesional guztiak, zerbitzu ahalik eta azkarrena, kalitatezkoa eta etengabe interkonektatua mantenduz. Kontingentzia-plan horrek ez du eraginik izango HAZIren eguneroko lanean, bilera presentzialak edo gure bezeroentzako joan-etorrietan izan ezik.

Egoera hori denboran ez luzatzea espero dugu.

Beka eskaerak eta martxan dauden bestelako prozedurak aurkezteko epea bertan behera geratzen da

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege-Dekretuaren hirugarren Xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz, beka eskaerak eta martxan dauden bestelako prozedurak aurkezteko epea bertan behera geratzen da. Epeen zenbaketa berriro hasiko da errege-dekretu horrek edo, bere kasuan, dekretuaren luzapenek, iraunaldia galtzen duenean.

2020 Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beken programa

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu dira, 2020LGPri jarraituz. Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an.

Oinarri arautzaileak

Eskaera fitxa

Onartze konpromezua

HAZIk eta Innobasquek gastroelikaduraren balio kateko ete-etan berrikuntza bultzatzeko akordioa sinatzen dute

 Asier Arrese HAZIko zuzendari orokorrak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziaren zuzendariak, Leire Bilbao gastroelikaduraren balio kateko ete-etan berrikuntza bultzatzeko akordioa sinatzen dute. 

Hitzarmen honen helburua da beste bultzada bat ematea gastroelikaduraren balio-kateko ETE-en berrikuntzari, honako hauen bidez:

  • Xede hori duten programa laguntzaileak diseinatu, garatu eta ebaluatzea.
  • Balio-kate horretako enpresen artean berrikuntza sustatzen duten agente zientifiko-teknologikoen jarduerak koordinatzea, KATILUREN bidez.
  • Berrikuntzak balio-kate hori eratzen duten enpresen artean zer-nolako egoera duen ezagutzea, HAZIK edo INNOBASQUEK garatutako tresnak edo metodologiak erabiliz.
  • Nekazaritzako elikagaien balio-kateari loturiko enpresei eta agenteei zuzendutako berrikuntzaren inguruan sentsibilizatu eta gaitzea. 

AKORDIOA IKUSI

June Lacunza Miranda Aialako Sukaldaritza Eskolako ikasleak irabazi du XI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label txapelketa

June Lacunza Miranda Aila Sukaldaritza Eskolako ikaslea ikaslea da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea;. HAZIk antolatuta eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren eta Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHren laguntzarekin ospatu zen atzo Galdakaon, “Baserriko Txerriaren eskutxoak, piper txorizerozko saltsa bizkaitarrarekin mango eta garbantzu karraskariarekin.” platera aurkeztu zuen eta 700 euroko txekea jaso sari gisa. Bigarren saritua Alatz Bilbao Terán izan da, Bilboko Ostalaritza Goi-Eskola ikaslea; “Izan zu otsoa” izeneko platera egin du, eta 500 euroko diru saria jaso du. Hirugarren postuan Pablo Sánchez Lopez (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola) geratu da, eta sukaldatu duen platera izan da “Mutur fina”. 400 euroko txekearekin saritua izan da.

 

Sari emate ekitaldian izan zen, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta azpimarratu zuen: “Etorkizuneko sukaldariek Euskadiko kalitatezko produktuen inguruko ezagutza izatea garrantzitsua dela landa ingurune bizi bat izateko, eta bide horretan, lehiaketa hau tresna oso egokia da".

Bi epaimahi egon ziren egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu da, eta horrek %35eko balioa izan du. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak. Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta:Xabier Zaballa (Kirkilla Jatetxea), Zuriñe Garcia (Andra Mari Jatetxea), Imanol Muñoz (iazko irabazlea), david Garcia ( Basatxeri) eta Josu Garaialde (HAZI Fundazioa).

PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA

ARGAZKIAK

Barcelona Wine Week azokan parte hartu duten 22 upategik balorazio positiboa egin dute

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen estrategiaren barruan, 22 euskal upategiren parte hartzea antolatu du, HAZI Fundazioarekin elkarlanean. Euskal upategi horiek taldean parte hartuko dute azokan, Euskadi Basque Country markaren pean.

Fira Barcelonak bultzatu du azoka berri hau, Alimentaria Exhibition izeneko bere sozietatearen bitartez, sektore honetako enpresetarako nazioartekotze beste plataforma bat izateko asmoarekin. Bertan erakutsiko da egungo merkatuak duen aniztasuna eta kalitatea, mahastizaintza eta ardogintzan diharduten estatuko eremu guztien eskaintzarik zabalena balioan jarrita eta upategi mota eta espezialitate guztiei lekua eginda.

BWWren lehen edizio honetan, negozio aukerak areagotzera eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzera bideratuta egon da nagusiki. Beraz, azokan parte hartuta, enpresek atzerriko ardo erosleekin (banatzaileak, inportatzaileak, handizkariak, xehekariak, etab.) harremanak ezartzeko aukerak eduki dituzte, eta azken finean esportazioak handitzeko ere bai. Hain zuzen ere azken horren inguruan parte hartu dute enpresek balorazio positiboa egin dute

Barcelona Wine Weeken egongo diren enpresak:

ARABAKO ERRIOXA

Finca de la Rica Ostatu

Bodegas Exopto

Bodegas Loli Casado

García de Olano

Arkute Bodegas y Viñedos

Señorío de Arana

Bodegas Javier San Pedro

Oxer Wines

TXAKOLINA

Hiruzta Txakolina

Artomaña Txakolina

Talai Berri Txakolina

Bodega Berroja Txakoli

Bodegas Virgen de Lorea

Bodegas Lapazaran

Hika Txakolina

Gaintza Txakolina

Bizkaibarne

SAGARDOA

Astarbe Sagardotegia

LIKOREAK

Basque Moonshiners

Licores Barañano

Eusko Labela duen abelgorri-okelak 25 urte bete ditu

Euskal Okelak 25 urte bete ditu eta urtemuga berezi hori ospatzeko, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi bat egin zuten atzo arratsaldean Donostiako Kursaal jauregian. Omenaldian, aintzat hartu zen berme-marka hori kontsumitzaile guztien artean bikaintasun-erreferentzia bihurtu duten pertsonen ahalegina eta ardura.

Zigilua 1994an sortu zen, Eusko Labela duen abelgorri-okelaren jatorria eta kalitate bikaina egiaztatzeko. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, izan zen ekitaldiaren buruan, eta zeregin horretan lagun izan zuen Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea eta HAZI Fundazioaren presidentea, eta Asier Arrese, HAZIren zuzendaria. Agintari horiek entregatu zikzieten diploma oroigarriak omendutakoei. Sektore guztiaren ordezkari gisa oholtza gainera igo ziren, hain zuzen ere honako pertsonak: Miren Itxaso Zelaia Zorrila, Jesús Odriozola Agirrezabal eta Iñigo Monasterio Gonzalez harakintak eta José Angel Uzkudun Manterola, Asier Aristi Otamendi eta Enrique Iribarria Arguijo ganaduzaleak.

Gainera, lehen sektoreko eta Euskadiko instituzioetako ordezkaritza zabala bildu ziren ekitaldian; bertan izango ziren okelaren sektoreko ordezkariak, baita Eusko Label markak barnean hartutako sektore eta produktuetako ordezkariak ere, 15 guztira.

Euskal Okela

Euskal Okela da Eusko Label berme-marka duen haragi bakarra. Marka horren bidez, okelak jatorriari, animalien hazkuntza-baldintzei eta elikadurari buruzko kalitate-parametro zorrotzak betetzen dituela bermatzen da. Kontrol osoko sistema horrek ekoizpen- eta banaketa-prozesu osoa aztertzen du, azken kontsumitzailearengana iritsi arte, eta hala bihurtu da konfiantzako eta kalitateko ezinbesteko erreferentzia harentzat. Horren erakusgarri, 1996an «behi eroen» kasuek sektorean piztutako krisia saihestu ahal izan zuen Euskal Okelak. «Osasungarria, zaporetsua eta naturala» lelopean, Eusko Labela zuen abelgorri-okela konfiantza osoko balio segurua bihurtu zen euskal kontsumitzaileentzat. Eusko Labela duen okelak –eta, hedaduraz, Euskadiko lehen sektore osoak– 25 urte hauetan lortutako mugarri nagusietako bat Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) bereizgarria lortzea izan da. Europar Batasunak 2004an eman zion, sektoreak sei urtez izapidetzeko ahalegin handia egin eta gero.

Jasangarritasun-bermea

Euskal Okelak ikuspegi askotatik egiten dio jasangarritasunari ekarpena: lehenik eta behin, alderdi sozioekonomikotik.

Eusko Labela duten produktuak erosita eta kontsumituta, baserritarrek, abeltzainek, ekoizleek, eta harakindegietako, hiltegietako eta zatitze-geletako langileek osatutako ekoizpen-sare osoari ematen zaio bultzada eta balioa. Enplegua eta ekonomia sustatzen duen jarduera bat da, eta, gainera, bikaintasuna lortzeko lankidetzan aritzen diren talde horien lanak gure landa- eta natura-ingurunearen biodibertsitateari eta orekari eusten laguntzen du. Euskal Okela baimendutako harakindegietan saltzen da soilik.

Saltoki horiek erraz identifika daitezke, «K» ikurra erakusten dutelako Eusko Labelaren adierazgarri; hala ziurta daiteke bertan saldutako behikiek bete egiten dituztela Araudi Teknikoan eta Ziurtapen Prozeduretan jatorriaren, osasungarritasunaren eta kalitatearen inguruan ezarrita dauden baldintza guztiak. Kalitate-markaren kudeaketak eragin onuragarria du ingurumenean ere.

Abelburuak modu tradizionalean hazten dira, Euskadiko baserrietan jaio eta zaintzen baitira, mimo handiz, bizitzako aro guztietan. Horrenbestez, animalien ongizatea bermatzen da, eta elikaduraren osasungarritasuna eta kontrola ziurtatzen: ez du antibiotikorik, bazka naturaletan oinarrituta dago (belar freskoa eta lehorra, saralea eta lastoa) eta HAZIk, Eusko Label produktuen kontrol eta ziurtapen organoak, berariaz onartutako pentsuen bidez osatzen da.Okela ohikoa baino kalitate handiagoa duelako nabarmentzen da; izan ere, baimendutako hiltegietan kontu handiz aukeratzen dira, eta arraza hauetakok zian behar dira izan: piriniotar, limusin, blonda, terreñoa eta arre alpetarra, bai haien arteko gurutzaketak. 

Gainera, okela eraldatzeko eta ontziratzeko prozesuan ere kontrola egiten da, teknikari espezialistek ikuskaritzak eta auditoretzak egiten baitituzte; produktuen aukera kontrolatu, laginak bildu, eta analisiak egiten dira; eta administrazio-prozedura informatikoak daude instalazio, ekipo eta prozesu guztietarako eta produktuaren beraren gainean.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola