Kontrol eta Egiaztapena
Hazik, Eusko Label produktuen, Euskal Baserri produktuen, Euskadiko Ekoizpen Integratuko produktuen, eta Araba, Bizkaia eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko Deiturak kontrolatu eta egiaztatzeaz egiteaz gain, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenerako ikuskapen aitortuak ere egiten ditu.
Kontsumitzaileen, ekoizleen eta gainerako eragileen artean konfiantza sortzea da kontrolen eta egiaztapenen helburua, eta, halaber, kalitate-bereizgarriekin identifikatutako nekazaritzako elikadura-produktuen araudietan xedatzen diren ezaugarriak betetzen direla bermatzea.
Produktu, zerbitzu edo sistema bat egiaztatzea honetan datza: ebaluazio objektibo bat egin ondoren, Araudi edo Arau batean aldez aurretik xedatutako baldintza batzuk betetzen dituela adierazten da.
Produktu bat egiaztatzeko sistemen oinarria markaren erabiltzaile arduradunak (etiketatzaileak) aplikatutako sisteman nahikoa konfiantza sortzea da, hain zuzen ere, egiaztapen-marka duten produktuek eskatutako baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.
Produktu bat egiaztatzeko erakundeak UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Nazioarteko Arauan xedatzen dira, Arau horrek zehazten baititu erakundeek beren eskumen teknikoaren arabera bete beharreko baldintzak.
Produktuak egiaztatzeko erakunde batek bere egiaztapen-sistemaren barnean ikuskapen-, saio- (analisi) edo kalibraketa-jarduerak erabiltzen (edo azpikontratatzen) baditu, jarduera horiek egitean, honako baldintzak bete beharko dira:
- Ikuskapenak: UNE-EN ISO 17020:2012
- Saio- eta kalibraketa-laborategiak: UNE-EN ISO/IEC 17025
Egiaztapen-erakunde baten lanaren emaitza da, eta, emaitza positiboa bada, irismen eta indarraldi jakin bat duen ziurtagiri bat ematen da.
Dokumentazioa
Kontrolari eta egiaztapenei buruzko dokumentazio interesgarria:
- Deskargatu egiaztapen-prozedura 7.errebisioa