banner2_0.jpg

Hazilur: Lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko proiektuak finantzatzeko fondoa

Hazilur fondo bat da, Euskadiko lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko enpresa-ekimenak sustatzeko, HAZI Fundazioaren laguntzarekin honako hauek sustatua: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Laboral Kutxak eta Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak. Hazilur-en misioa da behar finantzarioei erantzutea, enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko eta garatzen ari diren enpresak sendotzeko. Gure helburua da aldi baterako partaidetza finantzarioa eskaintzea, gure jarduera-arloarekin zerikusia duten egitasmoetan. 

hazilur2Gure helburua, gure jardun arloari lotutako proiektu bideragarrietan aldi baterako finantza-partaidetza hartzeko aukera eskaintzea da.

Hala, Hazilur-ek partaidetza-maileguak ematen ditu, enpresen egitura finantzarioa zurkaizteko eta, zenbaitetan, haien aldi baterako bazkide minoritario ere egiten da; halaber, laguntza finantzarioa ematen du, hala nola, epe laburreko kredituentzako abalak, emandako subentzioen eragiketak finantzatzeko, eta birabalak elkarrenganako bermedun sozietateekin, zirkulatzaileak eta inbertsioak finantzatzeko. Dugun esperientzia ere onuragarri gerta dakieke gure partaidetutako enpresei, bai proiektuaren gestioari jarraipena egiterakoan bai finantza-iturri osagarriak, hala nola, subentzioak edo beste finantzazio publiko nahiz pribatu mota batzuk lortzeko aholkularitza izaterakoan.

Informazio gehiago

Berriak

  • Enpresaren finantzen kudeaketa hobetzeko prestakuntza-ibilibidea

    15/04/2021 Enpresaren finantzen kudeaketa hobetzeko prestakuntza-ibilibidea

    COVID osasun-krisiaren ondoriozko merkataritza-zailtasunen ondorio gisa, upeltegiak eta nekazaritzako elikagaien beste enpresa asko diruzaintzako tentsio handiak izaten ari dira, eta kasu askotan finantza-erakundeei baliabideak eskatzera behartuta daude. HAZIK, Elkargiren eskutik prestakuntza-ibilbide bat diseinatu du enpresaren finantzen kudeaket...

  • Ardoa – Basque Wine Officek neurri sorta zabala aurkeztu du, 2021ean edarien sektoreari salmentan laguntzeko

    12/04/2021 Ardoa – Basque Wine Officek neurri sorta zabala aurkeztu du, 2021ean edarien sektoreari salmentan laguntzeko

    HAZIk  aurkeztu du, enpresa eta erakunde sektorialekin lankidetzan, diseinatu duen bide orria, Covid 19aren pandemiak Euskadiko edarien sektorean (ardoa, txakolina, sagardoa, garagardoa, etab.) eragiten ari den egoera zailari aurre egiteko. Finantza laguntzako hainbat neurriz gain, Ardoa-Basque Wine Officek koordinatutako ekintza nagusiak produktu...

  • Eusko Labelek Euskal Herriko txirrindularitza itzulia babestuko du

    25/03/2021 Eusko Labelek Euskal Herriko txirrindularitza itzulia babestuko du

    Orain arte, Eusko Labelek Euskadin errotuta dauden hainbat kirol babestu ditu, esaterako, pelota, arrauna eta aizkora, eta gaurtik aurrera Itzulia Basque Countryko laguntzailea izango da. Eusko Label markaren nabarmentasuna handitu edo mantentzeko helburuarekin mendiko maillotak marka horren logoa emango du eta hainbat puntu estrategikotan ere Eus...

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola