banner13.jpg

Lanerako Prestakuntzako Arloa

Enplegurako Prestakuntza (Sektore eta ingurune honetan eta balio-kate osoan lan egiten duten pertsonen gaikuntza profesionala egokitzearren nekazaritza-sektoreko profesional, nekazaritza-elikaduraren sektoreko enpresa, elkarte profesional eta EAEko entitate eta erakundeen esku jartzen dugun erreminta da, eta era horretan, Euskadiko lehen sektorearen nahiz elikadura-sektorearen eta landa-ingurunearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen lagunduko dugu. Lanerako Prestakuntza da HAZIk EAEn nekazaritza sektorean, nekazaritza elikagaien enpresetan, elkarte profesionaletan, eta erakunde eta instituzioetan diharduten profesionalen esku jartzen duen tresna, beraien gaitasun profesionala egokitu dezaten eta sektore eta ingurune horietako balio katea moldatzeko, eta, bide batez, EAEKo lehen sektorea eta elikagaien sektorea eta landa ingurunea lehiakorragoak eta iraunkorragoak izaten laguntzeko.

Hauek dira Enplegurako Prestakuntzaren helburuak:

  • Euskal Herriko lehen sektorearen zein elikagaien sektorearen eta landa ingurunearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea, modernizazioa eta enpresen erronka berrietara egokitzea bultzatuta, bai maila teknikoan bai kudeaketaren alorrean.
  • Lehen sektorean eta nekazaritzako elikagaien enpresetan diharduten profesionalek, elkarteek, erakundeek eta instituzioek eta landa ingurunean bizi direnek prestakuntzaren alorrean eta gaitasun profesionalaren alorrean dituzte premiei erantzutea.
  • Lehen sektorean, nekazaritzako elikagaien enpresetan eta landa ingurunean lan egiten duten pertsonak profesional bihurtzea.
  • Lehen sektoreko profesionalek beraien gaitasun profesionalak eskuratzea eta eguneratzea bultzatzea etengabe.
  • Gazteak lehen sektorean sartu daitezen erraztasunak ematea.
  • Landa eta itsasertzeko ingurunean bizi direnak animatzea proiektuak eta jarduerak garatzera.
  • Teknologia berrien erabilera sustatzean lehen sektorean eta landa ingurunean.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola