banner12.jpg

Landa Garapen eta Ekintzailetzarako Unitatea

Unitate honetan lehen sektoreko eta landa inguruneko negozio aukerak bultzatzen eta indartzen eta enpresa ekimen berriak sustatzen jarduten da. Helburua da landa inguruneetako komunitateen bizi kalitatea hobetzea, garapen sozialaren eta ekonomikoaren bitartez.

Landa eta itsasertzeko inguruneen lurralde dinamizazioa bultzatzea, ekintzailetzari lotutako dinamizazio sozioekonomikorako programak eta proiektuak garatuz eta proiektuak finantzatzen lagunduz.

Ekintzailetza, Landa eta Itsas Inguruaren Dinamizaziorako arloa

EAEko landa eta itsasertzeko guneen garapena bultzatzea, honen bidez:

  • Sentsibilizazioa.
  • Lurralde garapeneko eredu berrien dinamizazioa.
  • Beste erakunde eta agente batzuekiko koordinazioa (Landa Garapeneko Elkarteak 鈥 ADRak)
  • Landa eta itsasertzeko ingurunean garapen sozioekonomikorako proiektuei ekiten laguntzea.
  • Planifikazioa: eskualdeko LGPak lantzea eta LGPean laguntzea (Finantzaketa Esparrua)
  • Sektorerako eta ingurunerako funtsezkoak diren proiektuak garatzea, esaterako, Biomasa (Landaguneetako udalerrietan biomasa erabiltzeko programa).

 Proiektuetarako Finantza-Laguntza arloa

Erakunde publiko eta pribatuei laguntzea enpresa proiektuak zein bizi kalitateko zerbitzuekin zerikusia dutenak abian jartzeko edo handitzeko/hobetzeko lanak finantzatzen:

  • Dirulaguntzen dekretuak kudeatzea (EREIN, LEADER,...) eta laguntza finantzarioko beste tresna batzuk ere bai (abalak, maileguak, kapitalean parte hartzea,...)
  • Arrantzako Tokiko Ekintzarako Taldea definitzen laguntzea eta LEADERek 2014-2020 aldirako kudeatuko duen Tokiko Ekintza Talde berrian parte hartzea.
  • Lankidetza Proiektuetan parte hartzea (LEADER,...)

 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola