banner12.jpg

Elikagaien Garapenerako Unitatea

Nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotura duten jarduera ekonomikoen zein landa eta itsasertzeko inguruneetan ezarri beharreko beste jarduera batzuen sorrera eta iraupena bultzatzea. Lehen sektorearen eta elikagaien industriaren lehiakortasuna areagotzeko estrategiak eta tresnak zehaztea eta abian jartzea.

Sektore-dinamizaziorako, Merkaturatzeko eta Sustapenerako arloa

  • Nekazaritza eta arrantzaren eta elikagaien euskal sektoreak laguntzea eta dinamizatzea, lehiakorra eta iraunkorra izateko bidean, hurbiletik kasu eginez, jarduerak proposatu eta koordinatuz, laguntza pertsonalizatua eskainiz, eta haien ondoan egonez eta definizioan parte hartuz.
  • Sektoreko Estrategiarako Ekimenen garapena: sektorea ikuspegi askotatik analizatzeko giroa sortzea, bai eta tresnak ere erakundeen artean lan egiteko: administrazioak, sektorea, enpresak.
  • Sektoreko Ekimenak bultzatzea: Laguntza profesionala eta sektoretik hurbila.
  • Nekazaritako elikagaiak eta arrantzakoak merkaturatzen laguntzeko estrategiak eta tresnak diseinatzea:
    • Merkatu berrietara sartzea erraztea.
    • Produktuak kanal egokienetan egotea ziurtatzea.
    • Produktuarekin eta salmenta bidearrekin hoberen bat datozen eta haietara hobeto moldatzen diren promozio jarduerak antolatzea.
    • Euskal produktuak nazioartean zabaltzeko ekintzak garatzea (azoketara joan, alderantzizko misioak, agendak...).
    • Hitzarmenak

Kontrol eta Egiaztapeneko arloa

  • GBermatzea egiaztatu eta kontrolatu beharreko produktuek arauan eta erregelamenduetan ezarritako baldintzak eta ezaugarriak betetzen dituztela (jatorria, kalitatea, segurtasuna...) eta markatutako jarraibideekin bat datozela.

LGParen Antolaketarako eta Lurralde Plenamenduko arloa

  • LGPren kudeaketa lanak garatzea.
  • Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Programei auditoria egiteko sistema autonomikoa garatzea eta gauzatzea.
    Nekazaritza sektoreko afekzio txostenak lantzea.
  • NPBko laguntza erregimenaren kudeaketa egituratzea.
  • Kudeaketa egiturak diseinatzea Erkidegoko Arrantza Politikaren eremuan.
  • Prestakuntza ekintzak garatzea, NPBko laguntza erregimenaren kudeaketako langileentzat (I. eta II. Zutabeak)

 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola