Sentsibilizazioa

Landa eremuko ostegun ekintzaileak

Proiektuaren izena
Landa eremuko ostegun ekintzaileak
Hasiera
2016/03
Bazkideak

Euskadiko Landa Garapenerako Elkarteak

Deskribapena
Azken helburua landa ingurunean ekintzaile izaera bultzatu eta, horren bitartez, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea da

Programa EAEn landa ingurunean jarduera ekonomiko berri bati ekin nahi dion ororentzat da, berdin dela lehen sektorean izan edo beste jarduera eremu batean izan. Edizio honetan bost prestakuntza saio egingo dira, pertsona ekintzaileentzako Barnetegi bat ekain-uztailetan, eta landa eremuko ekintzaileen azken Topaketa bat azaroan.

Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak urte osorako prestakuntza eskaintza osatu bat dira, hil bakoitzeko azken ostegunerako planteatuta, hainbat eduki teorikorekin (Nire negozio ideia eraikiz, adimen emozionala praktikan, finantzak, sare sozialak, nola komunikatu nire negozioa), eta, gainera, saio bakoitzean, hurbileko esperientzia bat landuko da, bere ekintzailetza prozesua lehen pertsonan kontatuko duena.

Prestakuntza saioak honela antolatzen dira:

  1. Hazi Fundazioak ekintzailetzan laguntzeko zerbitzuen aurkezpena (Geroa programa, Gaztenek, etab.), eta enplegurako Prestakuntzaren aurkezpena.

  2. Zati teoriko-praktikonagusi bat, saio bakoitzean gai desberdin batekin.
    • Nire negozio ideia eraikiz, Lego Serius Playrekin.
    • Adimen emozionala praktikan.
    • Finantzak nire negoziorako.
    • Sare sozialak: nola sozializatu nire negozioa online.
    • Nola komunikatu eraginkortasunez nire negozioaren muina.

  3. Landa inguruneko benetako esperientzia baten aurkezpena.

 2017 ESKEINTZA IKUSI

 

Keywords

ostegun ekintzaileak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola