Proiektuak

LIFE Oreka Mendian:Euskadiko Mendiko Larreetako Habitaten kontserbazioa eta kudeaketa

Proiektuaren izena
LIFE Oreka Mendian: Euskadiko Mendiko Larreetako Habitaten kontserbazioa eta kudeaketa
Hasiera
2016ko iraila
Amaiera
2021ko azaroa
Bazkideak

HAZI (koordinatzailea), Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Neiker Tecnalia, Euromontana, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Conservatoire dÉspaces Naturels dÁquitaine.

Deskribapena
Mendiko larreak kudeatzeko estrategia bateratua garatzea kontserbazio interesen eta mendiak erabiltzen dituztenen interesen arteko oreka bilatuta.

Mendiko larreak oso heterogeneoak diren habitaten mosaiko dinamiko batez osatuta daude eta gehienak interes komunitariokoak dira. Gainera, oso kalteberak diren eta biodibertsitaterako balio handia duten espezie ugari hartzen dituzte bere baitan. Mendiko ingurune hauek dira Europan gehien mehatxatuta dauden guneetakoak, batez ere, artzaintzarako erabiltzeari utzi diotelako.

Egoera horren aurrean, LIFE OREKA MENDIAN proiektuak Natura 2000 lekuetan dauden gune horien kontserbaziorako estrategia bat garatu nahi du, naturak eta gizakien erabilerek bat eginda leku zoragarriak eratu baitira bertan. Abiapuntua izango da larreen erabilera tradizionala mantentzea, eta saiatuko da gune horiek eskaintzen duten bazkaren eta abeltzainek eskatzen dituzten erabileren arteko oreka lortzea.

barruan

Horretarako, jabeak, erabiltzaileak, gune naturalen kudeatzaileak, adituak eta tokiko agenteak inplikatuko dira mendiko larreen kudeaketa bateratuan eta iraunkorrean.

Jardute eremua

Euskadin, Proiektuaren ekintzak Natura 2000 Sareko 15 lekutan egingo dira: Armañon, Ordunte, Urkiola, Gorbeia, Izki, Aizkorri-Aratz, Jaizkibel, Aiako Harria, Pagoeta, Hernio-Gazume, Aralar, Izarraitz, Entzia, Arkamo-Gibijo-Arrastaria eta Toloño-Kantabriako mendilerroa.

Gainera, Iparraldeko 8 KBEtan (Basabürüko mendiak, Mondarraingo eta Artzamendiko mendigunea , Pic des Escalierseko mendiak, Larruneko eta Xoldokogaineko mendigunea, Donibane Garaziko mendiak, Iratiko basoa, Arballetako mendigunea, Aldudeko mendiak), mendiko larreak kontserbatzeko ekintzen jarraipena koordinatuko da.

Proiektuaren ekintzak

Proiektu honen bitartez, degradatutako larreko habitaten 2.400 metro koadro leheneratuko dira sasiak kontrolatuz eta abeltzainen erabilerak planifikatuz: artzaintzarako gutxi erabilitako aldeak gehiago aprobetxatuko dira, eta arrisku handieneko guneak eta higatzeko arriskua dutenak, berriz, gutxiago.

Mehatxatutako flora, nartziso mota batzuk bezalakoak, berreskuratzeko eta espezie inbaditzaileak desagerrarazteko ere egingo da lan. Proiektuaren azken emaitza gisa, mendiko larreen kudeaketarako praktika onen eskuliburua egingo da, ingurune horien iraunkortasuna bultzatzeko oinarri izango baitira. 

 

Keywords

LIFE, Oreka Mendian,larreak, mendia, euskadi

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola