Proiektuak

Vitibiom:"Arabako Errioxan aihenak biomasatarako erabiltzea"

Proiektuaren izena
Vitibiom:"Arabako Errioxan aihenak biomasatarako erabiltzea"
Hasiera
2016ko urria
Amaiera
2017ko abendua
Bazkideak

HAZI, Arabako Foru Aldundia, Arabar Errioxako Kuadrilla, ABRA, UAGA eta EEE

Deskribapena
Arabako Errioxako mahastietan urtero egiten den inausketan sobera geratzen den biomasa balorizatzea eta energetikoki aprobetxatzea

 Proiektuaren helburu nagusia da Arabako Errioxako mahastietan urtero egiten den inausketan sobera geratzen den biomasa balorizatzea eta energetikoki aprobetxatzea, eta lurralde mailako estrategia bat ezartzea eskualdean aihen biomasaren zirkuitua kudeatzeko. Aprobetxamenduaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zehazteko, berrikuntza talde bat eratu da, zeinak eskualdeko sektoreko eragile gehienak inplikatuko dituen eta, klima aldaketaren eta energia garbien gaineko Europako politikekin bat eginda, mahastietako biomasaren inguruko balio katea ezarriko duen, energia termikoa lortzeko (beroa eta hotza) eta hala nahi duten hurbileko bodegak eta eraikinak hornitzeko. Ideia horren bitartez, gomendio eta praktika onen politika bat garatu ahal izango da mahastietako biomasaren erabilerari dagokionez, eta eskualdeko upategiei eta erabiltzeko interesa duten eragile lokalei transferitu.

Gainera, udal eta eskualde agintariei aukera eskainiko zaie 20-20-20 estrategiaren helburuak betetzeko, eta ingurumen estrategia bat lantzeko, Arabako Errioxak mahastizaintza eta ardogintzaren garapenak duen balio erantsia areagotzeko. Biomasaren abiapuntuan baliabide bat dago, eta bere ezaugarriak dira berritzeko tasa kontsumoaren tasaren berdina edo handiagoa dela, eta ingurunean duen eragina beste edozein iturri konbentzionalena baino txikiagoa dela.

Arabako Errioxan, zur hondakin nagusiak mahats adarrak dira, izan ere, ugarienak izateaz eta urtero antzeko kantitatea sortzeaz gain, errendimendu handia aurkezten dute energia bihurtzeari dagokionez. Urtero, labore horretan, eskualdean 18.000 tonarainoko biomasa sortzen da, eta infraerabilita dago.

viti barruan

Biomasa Arabako Errioxan

Rioja Jatorri Izendapen Kalifikatua osatzen duten 63.000 hektarea ingurutik 13.500 Arabako Errioxan daude, hau da eskualdean nekazaritzan diharduen azaleraren %80 baino gehiago. Arabako Errioxako mahastiak eskualdearen luze-zabalean barreiatuta daude, modu gutxi-asko homogeneoan, eta mahastizaintza da zonaldearen jarduera ekonomiko nagusia, 2015aren amaieran 450 upategi zeudelarik inskribatuta. Biomasaren produktibitate potentzial nagusia eskualdeko erdialdean eta hego-mendebaldean aurkitzen da, kontuan hartuta poligonorik produktiboenak eta mahasti kontzentraziorik handienak.

Karbono aztarna

Epe laburrera, derrigorrezkoa izango da produktuen etiketetan karbono aztarna adieraztea, eta ardoak ez dio araudi horri iskin egingo. Berez, zenbait produktutan dagoeneko derrigorrezkoa da, eta balio erantsiko zenbait merkatuta ere eskatzen. Esportatzeko bokazioa duten hainbat upategi hasi dira dagoeneko karbono aztarnaren kalkulua egiten eta bere ardoen etiketetan jartzen, gaiari buruz sentsibilizatuta dauden herrialdeetan saltzeko.

Ildo horretan, gaur egun bi modu daude inausketen aihenak deuseztatzeko: hondakinak erretzea, hurbileko mendialdeentzako arriskuarekin, eta materiala birrintzea, gero lurrari gehitzeko, beldar, bizkarroi, onddo eta gaixotasun iturri bihurtuta. Aihenak 150 zati karbono ditu nitrogeno zati bakoitzeko, eta horrek eragiten du mikroorganismoak lurrean dagoen nitrogenoa xurgatu eta garatu egiten direla, mahastiaren kaltetan.

viti barruan2

Lehen fasean aurreikusten diren emaitzak:

鈥 Urteko inausketen hondakinen biomasaren errendimendua ebaluatzea, Arabako Errioxako mahasti tipologia desberdinetan (besorako/edalontzi modukoak, ureztatzea/ez ureztatzea, landaketa urteak鈥).

鈥 Urtero erabilgarri dauden baliabide globalen ebaluazioa eskualde zein udal mailan.

鈥 Ezpaldutako eta peletizatutako aihenen indar kalorifikoaren ebaluazioa.

鈥 Horrelako biomasaren aprobetxamenduaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzea, eta Arabako Errioxako eremu geografiko desberdinentzako beharrezko antolamendu logistikoaren diseinua hastea, bertan enplegua sortzearen perspektibatik.

鈥 Mahasti jabeen ikuspegiaren azterketa sortutako hondakina biomasa moduan aprobetxatzeari dagokionez.

鈥 Upategien ikuspegiaren azterketa, neurrien tipologiaren arabera, euren ekoizpen prozesuetan aihenetatik datorren biomasa erabiltzeari dagokionez.

鈥 Arabako Errioxako hamabost udalen ikuspegiaren azterketa eta horrelako baliabideek euren instalazioetan erabiltzearen inguruko hurbilketa.

鈥 Proposatutako soluzioaren ingurumen ebaluazioa. Landutako produktuen karbono aztarnaren eraginaren azterketa.

鈥 Proiektuaren aurrerapenen eta emaitzen zabalkundea, lurraldea modu jasangarriagoan kudeatzeko eta karbono aztarna txikia duten nekazaritzako produktuak lortzeko kontzientziazioan aurrera egiten jarraitzeko. 

Keywords

vitibiom, biomasa, Arabar Errioxa, ahienak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola