Proiektuak

POCTEFA GREEN:Pirinioetako Naturaguneen kudeaketa eta sarean jartzea

interreg-poctefa-RGB

Proiektuaren izena
POCTEFA GREEN:Pirinioetako Naturaguneen kudeaketa eta sarean jartzea
Hasiera
2016ko ekaina
Amaiera
2019ko maiatza
Bazkideak

ForespirGeneralitat de Catalunya. Dpt. Territori i SostenibilitatParc National des PyrénéesParc Naturel Régional des Pyrénées catalanesParc Naturel Régional des Pyrénées AriégeoisesGANASAHAZI, Conservatoire des espaces naturels de l’AriègeOffice National des foretsFederation des reserves naturelles catalanesCentre tecnologic forestal de CatalunyaCentre National de la Propriete Forestiere (CNPF)Conservatoire des espaces naturels de midi-pyrénéesComu d’Ordino

Euskadiko bazkide onuradunak:

Arabako Foru AldundiaBizkaiko Foru AldundiaGipuzkoako Foru Aldundia

Kofinantzailea:

IHOBE 

Deskribapena
Proiektu honekin sinergiak bilatu nahi dira Naturagune Babestuen kudeatzaileen artean, antzeko ingurumen balio zein arazoak dituzten eremuen kudeaketan efizientzia hobetzeko.

POCTEFA GREEN  “Pirinioetako Naturaguneen kudeaketa eta sarean jartzea” izeneko proiektuarekin sinergiak bilatu nahi dira Naturagune Babestuen kudeatzaileen artean, antzeko ingurumen balio zein arazoak dituzten eremuen kudeaketan efizientzia hobetzeko. 2 milioi euro baino pixka bat gehiagoko aurrekontuarekin, eta Interreg V POCTEFA proiektuaren bitartez %65ean Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) finantzatuta, GREEN proiektuak mazizoaren bi aldeetako espazio babestuen kudeatzaileen artean ezagutza eta praktika onak trukatzeko ekintzak hartzen ditu bere baitan, Espainia, Frantzia eta Andorrako kudeatzaileei zuzenduta.

GREEN proiektuak mazizoaren bi aldeetako espazio babestuen kudeatzaileen artean ezagutza eta praktika onak trukatzeko ekintzak hartzen ditu bere baitan, Espainia, Frantzia eta Andorrako kudeatzaileei zuzenduta.

Helburu nagusia:

• Espazio naturaletako kudeatzaileak sarean jartzea, euren ekintzak koordinatzeko eta, horrenbestez, mugaz gaindiko estrategiak sortzen eta irtenbideak esperimentatzen laguntzeko, ingurune lurtar zein urtarrak kontrolatu eta babesteko, biodibertsitatea lehengoratzeko eta mehatxatutako guneetan jarraitutasun ekologikoa lortzeko.

Helburu bereziak:

• Pirinioetako Biodibertsitatearen aldeko estrategia komun bat abiaraztea.

• Pirinioetako ekosistemak babestu, balioa agerian jarri eta kalitatea hobetzeko proiektu komunak martxan jartzen laguntzea.

• Teknika, esperientzia, praktika on eta ezagutzen zein tresnen elkartrukea garatzea, baso, ingurune zabal eta hezeguneen gainean Biodibertsitatearen aldeko kudeaketa ekintzak martxan jartzeko.

green

Ekintzak

Oinarrizko ekintza moduan, proiektuak elkarrizketarako, elkartrukerako eta erabakiak hartzeko plataforma bat eman nahi die Pirinioetako ingurumen arduradunei, “sareko kudeaketa” batez hitz egin ahal izateko. Plataformak hainbat alderdi hobetzea ahalbidetuko du, hala nola diagnostiko partekatuak egitea, antzeko kontserbazio arazoak lantzeko, geo-biodibertsitatearen ezagutzan hutsuneak identifikatzea, egitasmo lokal bereziki arrakastatsuak bultzatzea eta errepikatzea, ekintza komunak egin ahal izateko hausnarketak bultzatzea, etab.

Gainera, proiektuak lurraldearen gaineko ekintzak aurreikusten ditu, biodibertsitatea kontserbatzera lotuta, hiru ingurunetan: basoa, ingurune zabalak eta laku-zohikaztegiak. Horietan denetan diagnostikoaren lehen fasea egiten da, eta parte hartzen duten lurraldeen kudeaketa mota desberdinak aztertzen dira, mazizo osora estrapolatu daitezkeen praktika onak detektatzeko; halaber, ekintza lokalaren fasea ere lantzen da, jarraipenerako adostutako protokolo batzuen arabera. Zehazki, planteatzen diren ekintzak hauek dira:

Baso ingurunea:

• Biodibertsitatearen aldeko baso kudeaketa mota desberdinak identifikatzea eta aztertzea.

• Basoko biodibertsitatea hobetzea, arbola masen heldutasuna handituz.

• Basoko biodibertsitatea hobeto zaintzea ungulatuen presioari aurre egiteko.

Nekazaritza-abeltzaintza ekosistemak:

• Biodibertsitatearen aldeko nekazaritza guneen kudeaketa mota desberdinak identifikatzea eta aztertzea.

• Ingurune zabaletan biodibertsitatea sustatzea, habitaten mosaikoak mantenduz.

• Artzaintza jarduera estentsiboa bultzatzea, ingurune zabaletan Biodibertsitatea mantentzen laguntzen duen heinean.

Laku eta zohikaztegietako ekosistemak:

• Pirinioetako laku eta urmaelen kontserbazio egoerari buruzko ezagutza hobetzea.

• Zohikaztegiak kontserbatu eta lehengoratzea.

Espero diren emaitzak:

• Naturaguneen eta kudeatzaileen arteko koordinazioa indartzea.

• Pirinioetako espazio naturaletako operadoreak sarean nola jarri zehaztea eta, horrela, kudeatzaile horien arteko koordinazio zabalagoa ahalbidetzea.

• Naturagune bakoitzaren ezagutzak, kudeaketako praktikak eta erronkak partekatzea.

• Lehengoratze, kontserbazio edo kudeaketa ekintza zehatzak gauzatzea lehentasunezko hiru arloetan: basoa, nekazaritza inguruneak eta laku-zohikaztegietako inguruneak.

• Gizarteari eta tokiko arduradun eta eragileei Pirinioetako biodibertsitatearen erronka bereziei buruzko informazioa ematea.  

Kick-off

GREEN proiektua hasteko bilera 2016ko uztailaren 19an egin zen, PNR des Pyrénées Ariégeoises gunean. Bilera horretan alderdi administratiboak aztertu ziren, komunikazio gaietako obligazioak, eta datozen hiletan ekin beharreko jarduketak berrikusi ziren.

II. Batzorde Teknikoa:

2016ko azaroaren 28a, Bertizko Jaurerria (Nafarroa)

Bileraren gai zerrenda:

• Proiektuko bazkideen artean interbentzioak koordinatzea, definitutako egutegiaren arabera.

• Ekintzak zuzen inplementatzeko beharrezko azalpen teknikoak ematea.

• Bazkide teknikoen arteko barne komunikazioa optimizatzea.

III. Batzorde Teknikoa:

2017ko maiatzaren 4a, Ordino (Andorra)

Bileraren gai zerrenda:

• Gastuen planifikazioa eta egiaztapena.

• Ekintzen egoera egunean jartzea.

Gainera, ekintzak gauzatzeko, hainbat bilera egin dira horietako bakoitzean inplikaturiko bazkideekin. Orain arte:

3. ekintza. Sarean jartzea: 2017-04-24, Solsona

4. ekintza: Basoko ekosistemak hobetzea: 2016-10-.14, Pirinées Ariegoises (Foix) 2017-05-03, Andorra

5. ekintza: Nekazaritza-abeltzaintza inguruneak hobetzea: 2016-11-14 Pirinées Ariegoises 2017-03-14 Pirinées Ariegoises (Miglos) 2017-04-26, Alt Pirineu (Son)

6. ekintza: Laku-zohikaztegietako sistemak hobetzea: 2016-11-17 Tarbes

 

Keywords

Green, poctefa, pirineoak, naturguneak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola