Proiektuak

POCTEFA PyrenEOS:Zerbitzu Berritzaileak Pirinioetako baliabide naturalen erabileraren efizientziarako eta arriskuen kudeaketarako, Europako Lurreko Behaketarako Sistema Mugaz Gaindiko Plataforma Banatu batean

interreg-poctefa-RGB

Proiekturaren izena
POCTEFA PyrenEOS:Zerbitzu Berritzaileak Pirinioetako baliabide naturalen erabileraren efizientziarako eta arriskuen kudeaketarako, Europako Lurreko Behaketarako Sistema Mugaz Gaindiko Plataforma Banatu batean
Hasiera
2016-07-01
Amaiera
2019-06-30
Bazkideak

Nafarroako Gobernua (Lerroburua)

HAZI

Département des Pyrénées-Atlantiques (FR)

Telespazio France (FR)

Trabajos Catastrales S.A.U. (SP)

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (SP)

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Instituta (SP)

CEREMA - Centre détude et dexpertise sur les risques, lenvironnement, la mobilité et laménagement (FR) 

Deskribapena
Helburua da teletetekzioaren ahalmenak kontutan izanda plataforma bat garatzea baliabide naturalen erabilera efizientera eta arrisku naturalak kudeatzera zuzenduta, uraren, nekazaritzako laboreen eta basoko estalkien kudeaketaren arloetan

FEDERek kofinantzatzen duen POCTEFA PyrenEOS proiektuaren helburua da lehendabizikoz mugaz gaindiko plataforma bat garatzea, Sentinel satelitearen irudien bitartez, hainbat zerbitzu eskaintzeko, baliabide naturalen erabilera efizientera eta arrisku naturalak kudeatzera zuzenduta, uraren, nekazaritzako laboreen eta basoko estalkien kudeaketaren arloetan.

PyrenEOSen helburua da mugaz gaindiko lehendabiziko plataforma garatzea eta proba pilotu moduan testatzea; bere oinarrian egongo dira teledetekzioko ahalmenak, zeinak Copernicus europar programan eskaintzen dituen satelite bidezko irudi hipertenporalak erabiliz lortuko diren, eta guztira 9 zerbitzu berritzaile agratu eta testatuko ditu, baliabide naturalen erabilera efizientera eta arrisku naturalak kudeatzera zuzenduta, uraren, nekazaritzako laboreen eta basoko estalkien kudeaketaren arloetan.

Proiektuak erronka teknologiko garrantzitsuei egin behar die aurre, eta, horretarako, 8 bazkideko gehi konpetentzia osagarriak dituzten beste 2 kideko partzuergo bat osatu da (agintari erregionalak, unibertsitateak eta ikerketa zentroak, IKT zerbitzuak garatzen dituzten enpresak, zerbitzuena amaierako erabiltzaileak), industri ikerketa aplikatuko proiektu bat gauzatzeko, lankidetza eta ezagutza maila handiarekin.

PyrenEOS izaera demostratiboko 9 zerbitzu testatuko ditu modu pilotuan, Nafarroan, Pirinio Atlantikoetan eta Euskadin. Halere, proiektuaren bokazioa da zerbitzu horiek Pirinioetako lurralde osora zabaltzea, baita plataformaren gainean sortzen diren zerbitzu gehigarriak ere. PyrenEOS, finean, ahalmen handiko tresna bat da satelite bidezko irudietan oinarritutako zerbitzu berriak garatzeko, baliabide naturalak kudeatzeko eta beste jarduera sektore batzuetan aplikatzeko.

PyrenEOS - II

Proiektua Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatu du %65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia- Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorra bitarteko mugako eskualdearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Laguntzaren xedea da mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.

Proiektuaren aurkezpena

Proiektua Iruñean aurkeztu zen, 2016ko urriaren 21ean, eta bertan proiektuaren Kick-off-a ere egin zen.

Bilerak

Bigarren meeting teknikoa Iruñean egin da, 2017ko maiatzaren 4an, eta berdin Steering batzordea ere. 

Helburu nagusia:

• Baliabide naturalen inguruko teknologia berritzaileak garatzen laguntzea, lankidetzan oinarrituta.

Helburu bereziak:

• Mugaz gaindiko plataforma garatzea satelite bidezko datuak eta irudiak prozesatzeko.

• Teledetekzioko ahalmenetan oinarritutako 9 zerbitzu berritzaile garatu eta testatzea, pilotu moduan, uraren, nekazaritzako laboreen eta basoko estalkien kudeaketaren arloetan.

• Plataformaren zerbitzuak ustiatu eta transferitzea, lurralde onuradunen esparruan zein POCTEFAko beste lurralde batzuetan.

Espero diren emaitzak:

PyrenEOS mugaz gaindiko plataforma, hiru azpisistema operatibok osatua:

1. IRUDIEN BILTEGIA. Osagaiak dira, informazioaren gordailua, horretarako sarbide zuzena duen zerbitzaria eta beharrezko datuen kopia, transferentzia eta sarbiderako politikak aplikatzen dituen softwarea, garatutako zerbitzuak eskaini ahal izateko.

2. IRUDIEN GEOPROZESUA. Geoprozesuko zerbitzariak dira, zeinek sartzeko eskaerak jasoko dituzten Open Geospatial Consortium (OGC) estandarren arabera, eta beharrezko datu baseetan sartuko dira, eskatutako irudien zatien gaineko transformazioak eta geoprozesuak egingo dituzte, eta emaitza bisoreetara itzuliko dituzte, hasieran eskatutako formatuetan.

3. PLATAFORMA MULTIPLEETAKO INTEGRAZIOA ETA SARBIDEA. Prozesatutako informazioa erakusten duten eta dauden zerbitzuei deitzen dieten zerbitzariak eta bezeroak dira. Plataformen hainbat mailatako sarbidea garden bihurtzen dute, betiere zerbitzuetarako definitutako protokoloei eta interfazeei jarraitzen badiete, eta alde batera utzita bakoitzak zein teknologia zehatz erabiltzen duen.

Bost zerbitzu piloturen eskaintza, uraren kudeaketaren arloan teledetekziorako dauden ahalmenetan oinarrituta (Zerbitzu URDINAK):

1. ELUR ESTALDURAREN KARTOGRAFIA BEREIZMEN HANDIAN.

2. ELUR MAINDIREAN UR BALIABIDEA KALKULATZEKO TRESNA.

3. UR BIDEEN MORFOLOGIAREN ALDAKETAK DETEKTATZEKO TRESNA.

4. UHOLDEAK AURREIKUSTEKO ETA ALERTA JOTZEKO TRESNA.

5. UHOLDE ARRISKUEN ATLASA SORTZEA.

Lau zerbitzu piloturen eskaintza, nekazaritza eta basoko kudeaketaren arloan teledetekziorako dauden ahalmenetan oinarrituta (Zerbitzu BERDEAK):

1. NPK DEKLARAZIOAK EGIAZTATZEKO TRESNA.

2. NEKAZARITZAKO EKOIZPENEAN ONGARRITZE NITROGENATUA KUDEATZEKO ERABAKIAK HARTZEN LAGUNTZEKO ETA GARAPEN BEGETATIBOAREN ALERTEN JARRAIPENA EGITEKO TRESNA.

3. BASOKO ESTALKIAN ANOMALIEN JARRAIPENA EGITEKO TRESNA.

4. BASOKO BIOMASA ETA EGUR BOLUMENA KALKULATZEKO TRESNA.

• Komunikazioa eta transferentzia:

- Iruñean, Baionan, Tolosan (Frantzia) eta Gasteizen 4 ustiapen tailer antolatzea. Horietan gutxienez 240 lagunek parte hartzea espero da.

- Mintegi zientifiko bat antolatzea Tolosan, ikerketaren amaitzen zabalkundea egiteko, komunitate zientifiko eta industrialeko gutxienez 80 ordezkariren partaidetzarekin.

- Plataformaren eta zerbitzuen aurkezpen indibidualak Ustiapen Planean identifikatutako eragile gakoentzat. Gutxienez 20 eragile gakori aurkeztea aurreikusten da.

- Artikulu zientifikoak argitaratzea aldizkari eta argitalpen tematikoetan, IKTen, lurreko behaketa sistemen eta teledetekzio sistemen sektoreari lotutako konferentzietan poster, paper eta abstract-ekin parte hartzeko edo bidaltzeko aukera.

Keywords

POCTEFA, pyreneos, pirineoak,baliabide naturalak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola