banner8.jpg

Proiektuak

INNOKUPELA: sagardotegi, oilo eihera eta upategietako kupelak/deposituak monitorizatzeko berrikuntza teknologikoa, produktuaren trazabilitatearen kanpo garantia moduan ziurtagiria lortzeko

Proiektuaren izena
INNOKUPELA: sagardotegi, oilo eihera eta upategietako kupelak/deposituak monitorizatzeko berrikuntza teknologikoa, produktuaren trazabilitatearen kanpo garantia moduan ziurtagiria lortzeko
Hasiera
2016/01/01
Amaiera
2017/06/30
Bazkideak

ESAFE (Euskadiko Sagardogileen Federazioa) eta honen bidez:

  • Petritegi Sagardoak

Eusko Label duen Olio Oliba Birjin Estrako Batzorde profesionala, eta honen bidez:

  • Oingo Trujal-Almazara de la R.A.
  • Moretako Trujal Cooperativo La Equidad
  • Loli Casado, oliba produktorea eta ardo upategia duena Arabako Errioxan
Deskribapena
Sistema teknologiko berritzaileak eta bideragarriak identifikatu nahi ditu prozedurak monitorizatzeko balio dezaketenak. Horiek ardo eta sagardo upategietan (edo upategien artean) eta olio eiheretan gertatzen dira eta produktua ziurtatzeko prozesuetan eragiten dute.

Innokupela proiektuan, sistema teknologiko berritzaileak eta bideragarri posibleak ikertzen dira, deposituen artean produktuaren mugimenduen prozesu horiek monitorizatzeko. Merkatuan dauden eta jada sektore teknifikatuago batzuetan erabiltzen ari diren dispositibo eta prozesuak bilatu, hautatu eta testatzen ari dira, merkatuaren eta operadoreen eta beraien kupela/deposituen establezimenduen egoeraren diagnostikoa egin eta gero.

Neurketan oinarritutako sistemak analizatzen ari dira, beste parametro batzuen artean, kupela/deposituen mailarena denboran zehar, aurrez zehaztutako tarteetan, eta maila hori biltegiko plataformari jakinarazten zaio; bertan, erregistratu egiten da, egondako aldaketen ebidentzia eta zein unetan egin diren jasotzeko. Maila neurtzeko probatu diren sistemek ultrasoinuek eta uhin elektromagnetikoak erabiltzen dituzte, kupela/deposituen goialdean jarritako gailu batzuen bitartez, eta presio hidrostatikoa erabiltzen dute, behealdean jarritako gailu batzuen bitartez.

Biltegiratzeko erabilitako plataformek datuak gordetzen dituzte establezimenduan bertan, SD txartelen eta web bidez, eta informazioa denbora errealean jasotzen da, gailuetan dauden komunikazio antenak erabiliz. Probatutako sistemekin erregistratutako neurketen analisia inplikaturiko operadoreek egindako trazabilitatearen erregistro idatziekin konparatuta egiten da.

taula

500 litrorekin betetako gordailu baten erregistroa (10%), hurrengo egunean ateratzen direnak eta gordailuaren barruan dagonen tenperatura.

Emaitza onargarria da, kupela/deposituen mailan aldaketak gertatzen direnean identifikatu daitezkeelako, baita denbora errealean ere, produktua gordetzeko plataforma web bada. Konpondu beharreko alderdirik konplexuenak dira sentsoreen eta biltegiratzeko plataformaren arteko komunikazioa, kasu batzuetan ez delako fidagarria, eta noizean behingo komunikazioak, kupela/deposituetako produktuaren mugimendu errealei buruzkoak ez direnean.

Gainera, dispositibo horietan beste sentsore batzuk jar daitezke, produktuaren gaineko beste parametro batzuk emateko, zeinak interesgarriak izan daitezkeen proiektuan parte hartzen duten sektoreetako operadoreentzat. Kasu horretan, batzuetan tenperaturaren neurgailu bat ere jarri da, irudian ikus daitekeenez. 

 

Keywords

innokupela, sagardoa, berrikuntza

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola