Proiektuak

Plentis

Proiektuaren izena
Plentis
Hasiera
2014ko irailaren 1a
Bukaera
2016ko abuztuaren 31an
Bazkideak

1. TREBAG (Hungaria)

2. VM KASZK (Hungaria)

3. PROMPT-H (Hungaria)

4. Fundatia Centrul Educational Soros (Errumania)

5. CESKA ZEMEDELSKA UNIVERZITA V PRAZE (Txekiar Errepublika)

6. INVESLAN (Espainia)

7. HAZI

Deskribapena
Ordenagailu bidezko heziketa plataforma baten (Agropoly) garapena du helburutzat, nekazaritza ikasleei ekintzailetzari loturiko trebetasun eta gaitasunak garatzen lagunduz.

PLENTIS proiektuak ordenagailu bidezko heziketa plataforma baten (Agropoly) garapena du helburutzat. Honen bidez, nekazaritza ikasleei ekintzailetzari loturiko trebetasun eta gaitasunak garatzen lagunduz.

Ekintzailetza gaitasunak nahitaezko osagaiak dira Europar Batasuneko hainbat Estatu kideetako lanbide-heziketako ikasketa plangintzetan. Hala ere, hezkuntza moduluekin erlazionaturiko edukiak nahiko desberdinak dira. Gainera, eduki hauek normalean orokorrak dira ikasketa mota desberdinetan.

Egoera honen aurrean, PLENTIS proiektuak nekazaritza eta abeltzantza ikasleen ekintzailetza gaitasunak ikasteko beharretara moldaturiko herraminta berritzaile bat eskeini nahi du. Herraminta hau ordenagailu bidezko jolaserako Agropoly plataforma da, ekintzailetza gaitasunen ikasketa jolasaren bitartez erraztuz.  

agropoly

1. Agropoly bideojokoa:

Online plataformaren sorrera. Plataforma hau, gaitasunen garapenerako 鈥渓urralde鈥 bat da, eduki errealekin (ikasketarako oinarria) eta banakako jolasekin. Honen bidez, nekazaritza irakasleei material egokia eskeini eta ikasleei ekintzailetzari loturiko trebetasun eta gaitasunak garatzen laguntzen zaie.

a. Bideojokoaren edukien beharraren analisia Irakasle eta ikasleentzako inkesten prestaketa eta burutzea, nekazal ekintzailetzaren irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako beharrak ezagutzeko.

b. Plataforma teknikoaren gauzatzea. Bideojokoa burutzea.

c. Frogak eta zuzenketak. Ikasleek eginiko bideojokoaren frogak eta zuzenketa beharren identifikazioa.

d. Azken zuzenketa eta balidazioa. Frogen emaitzen araberako azken zuzenketak eta plataforma teknikoaren balidazioa.

e. Hedapena Proiektuaren iraupen osoan zehar garaturiko komunikazio eta hedapena. Beste batzuen artean, honako elementuak biltzen ditu:

Newsletterrak:

Web orrialdea

Facebook

2. Irakasleentzako eskuliburua

Agropoly bideojokoari buruzko iraskaleentzako eskuliburua, jokoaren erabilera egokia bermatzeko. Eskuliburua bi zatitan banatzen da, alderdi teknikoa eta pedagikoa izanik.  

 

Keywords

Plentis, agropoly, heziketarako plataforma

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola