banner13.jpg

Produkzio Integratua

Zer da?

lechugaProdukzio Integratua elikagai seguruagoak ekoiztu eta kontsumitu ahal izateko alternatiba bat da, elikagaien segurtasuna bermatu, produktuaren osasun-egoera optimizatu eta ingurugiroa errespetatzen duelako.

Produkzio Integratua nekazaritza eta elikadura sistema da:
Produkzio naturalaren baliabide eta mekanismoak gehiago erabiltzearen alde egiten du eta epe ertainera nekazaritza jasangarriagoa garatzea ahalbidetzen du.
Nekazaritza arloko metodoak erabiltzen ditu, hala nola, kultura-lanak, ongarritzea, borroka biologikoa eta kimikoa, ez sistematikoki baizik eta aurretiazko ebaluazio tekniko baten arabera eta ezarri beharreko teknikaren edo tratamenduaren egokitasuna zehaztuko duen diagnostikoaren arabera.
Ingurumenaren babesa, gizartearen eskakizunak eta nekazaritzako produkzioa bateragarri egiten ditu.

Eraketa Euskal Autonomia Erkidegoan

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saila:

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

LGJP: Nekazaritzako Zuzendaritzak kudeatzen ditu produkzio integraturako ingurumeneko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013 Landa Garapen Jasangarriari buruzko Plan (LGJP) barruan. Aipatu laguntza horiek Produkzio Integratuan sartu nahi duten EAEko nekazaritza ustiategietako titularrentzat dira. Programaren helburua sistema horrekin bat datozen tekniken erabilpena sustatzea eta piztea da, laborantza desberdinetarako eta inguru naturala zaintzen duten produktuak jaso daitezen, maiatzaren 18ko 89/2004 Dekretuak ezarri bezalaxe. Dekretu hori, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako ingurumenarekiko konpromiso eta neurriak ezartzeko laguntzei buruzkoa da. 

  • Kalitatea eta Elikagaien Industriak Zuzendaritza: 

Produkzio integratuaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Kalitatea eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza da agintaritza eskuduna Euskal Autonomia Erkidegoan. Zuzendaritza honek produkzio mota horren jardunbide egokia zaintzeko ardura du, zeregin horretan ari diren erakundeekin elkarlanean, Produkzio Integratuari eta nekazaritzako elikagaietan duen zehaztapenari buruzko otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuarekin bat, urriaren 21eko 259/2003 Dekretuak aldarazi zuena.

Koordinazio Batzordea: Euskadiko Produkzio Integratuaren Koordinazio Batzordea sortu eta kudeatzea Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari dagokio. Arlo anitzeko organo hori inplikaturiko lan-esparruetako ordezkariek eta erakundeek ordezkatzen dute eta Produkzio Integratuan aholkularitza, elkarlana eta koordinazioa eskaintzen dute, 2002ko otsailaren 5eko Aginduak ezarri bezalaxe.

Batzorde Teknikoak: Koordinazio Batzordean bertan eratutako Batzorde Teknikoak dira laborantza desberdinetan, produkzio integratuari buruzko arau teknikoak garatzeko arduradunak. Egin beharreko lan horretan esperientzi handiko teknikari gaituak daude Batzordean. Euskadiko Produkzio Integratua abian jartzeko, Marketin eta Egiaztapen Unitatea Batzorde Teknikoen Idazkaritza Teknikoaz arduratzen da, laborantza desberdinetarako produkzio integratuaren Arau Teknikoak sortu eta garatzeko helburuaz, esparru bakoitzeko profesionalekin eta administrazioekin batera lan harremana eginez.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola