banner6.jpg

Berriak

LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektua amaitu da

Hazi Fundazioak LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuan parte hartu du bazkide moduan, eta dagoeneko bere garapena burutu du, aurrez ezarritako helburuak beteta. Proiektuaren garapenak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horren egoera naturala hobetu du, eta mendi horiek ongi kontserbaturiko ingurune baten berezko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzen du.

MSabino 240913 9002 Cordal Hilso Estacas

LIFE+ honek 25 milioi euroren aurrekontua izan du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak finantzatuta, eta bost urteren buruan amaitu da, jardunaldi batzuen bitartez, zeinetan exekuzioan zehar lortutako esperientziak eta ezagutzak partekatu diren. Zehazki, LIFE+ Ordunte Iraunkorraren bitartez izandako lorpenak hauek dira:

  • Zalamako zohikaztegiko erosio prozesua gelditu da

Zohikaztegi hori da Ordunteko enklaberik garrantzitsuena, Euskal Autonomia Erkidegoan eta ez baitago mota horretako besterik, Iberiar Penintsulako ekialdeen dagoena izanik. Mendetan zehar jasandako inpaktuak, hala nola abeltzaintzaren presioa, suteak eta ibilgailuen joan-etorriak zohikatzaren zati handi bat galtzea eragin zuten, erosioagatik. LIFE+ Ordunte Iraunkorraren bitartez, hainbat hesi instalatu dira abereak aldentzeko, 7.000 metro koadro ezponda estali dira geotestilarekin, zohikatzaren galera frenatzeko, eta zohikaztegiko bertako espezieak landatu dira, hala nola Eriophorum vaginatum (desagertzeko arrisku moduan katalogatuta). Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nottingham Trenteko Unibertsitateak (NTU) lankidetza hitzarmena sinatu dute, teknologia berrien bitartez, informazio baliotsua lortzeko, Zalamako zohikaztegiaren kontserbazioan aplikatzeko.

  • Saldueroko padura eta habitat hidroturbosoetako abereen presioa murriztu da

Proiektuaren esparruan, Larreak kudeatzeko Plana eta Saldueroko ingurunearen plana idatzi da, bertako habitaten degradazioa galarazteko, bertan behi eta zaldi ganadua ibili ohi baita. Xede horrekin, abereak kudeatzeko hainbat neurri gauzatu dira, hala nola uraskak sortzea, gatz eta hazka puntuak jartzea eta belar sastrakak kentzea, eta horrek lagundu egin du abereen presioa beste ingurune indartsuago batzuetara aldatzea eta, aldi berean, abeltzaintzako jardueren baldintzak hobetu dira.

  • 250 hektarea baso seminatural baino gehiago lehengoratu dira

180 hektarea radiata pinu eta 33 hektarea eukalipto ordeztu dira bertako arbolekin (pagoa, eta, bigarren mailan batean, haritza, urkia, otsalizarra...). Proiektuaren hasieratik Karrantza Haraneko Udalaren konpromisoa izan dugu, errestaurazioa egiteko unaden jabea den heinean. Halaber, 51 hektarea amezti eta 10 hektarea haltzadiren egitura hobetu da. Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans garo populazio erreliktoak ere lokalizatu dira, kalteak galarazteko.

  • Ordunteri buruzko ingurumen interpretazioa eta truke tekniko zientifikoak erraztu dira

LIFE+ Ordunte Iraunkorraren barruan, dibulgazio ekintzak egin dira Ordunte KBEko balio naturalak ezagutarazteko inplikaturiko eragile eta sektore sozialei, proiektuaren zabalkundea egiteko eta emaitzak jakinarazteko. Horretarako, liburuxkak argitaratu dira, proiektuaren webgunea eginda eta Ordunteri buruzko dibulgazio bideo bat egin da, merchandising materialak, artikuluak eta dibulgazio kanpainak argazki erakusketekin, txango-txapelketak eta hitzaldiak. Halaber, Ordunte zeharkatzen duen 30 kilometroko bidexka bat egokitu eta seinaleztatu da, eta unitate didaktiko digital eta interaktibo bat diseinatu da lehen hezkuntzako ikasleentzat, gazteenen artean kontserbazioaren aldeko jarrerak sustatzeko. Azkenik, aditu sareak sortu dira, teknikarien eta zientzialarien artean trukeak egiteko, eta horren emaitza izan da, besteak beste, Zalamako zohikaztegiari eskainitako argitalpen monografiko tekniko bat egitea.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola