banner7.jpg

Berriak

HAZIk Emakunderen Berdintasuneko Foroan parte hartzen du

HAZI, Neiker eta Elikarekin batera lehen aldiz hartuko du parte Emakunderen Berdintasunerako Foroan, elikadura katearen esparru guztietan generoaren perspektiba sartzearen garrantzia agerian jartzeko.

Hori dela eta, datorren azaroaren 3an, ostirala, jardunaldi ireki bat egingo da Arkautiko Zalditegietan (Araba), 9.15etik 14:00etara, “Emakumeen rola elikadura katean” izenburupean, 2017ko Berdintasunerako Foroaren esparruan. Jardunaldian zehar hainbat emakume arituko dira hizlari, elikadura kateko maila desberdinetakoak, eta euren lekukotza azalduko digute.

Jardunaldira joateko, beharrezkoa da hemen izena ematea. Izena emateko epea urriaren 31n amaituko da.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola