banner4.jpg

Berriak

Lea Artibai 2017 eta Loiuko XXV Gastronomia eta Eskulangintza Azoka

HAZI asteburu honetan hainbat tokitan egongo da Eusko Label dastatzeak eskeiniz. Horien artean goraipatu behar dira Lea Artibai 2017 Azoka eta bere asteburu enogastronomikoa, enologo jakituna den Mikel Garaizabal izango da bertan txakoli eta Idiazabal gaztaren dastaketa batekin, besteak beste. Programa ikusi

Era berean urriaren 15ean, igandean, Loiuko XXV Gastronomia eta Eskulangintza Azoka ospatuko da eta bertan Bizkaiko txakolina eta euskal baserriko oilaskoa dastatzeko aukera egongo da.

loiu

Baita ere dastatzeak egongo dira Urriaren 12an Basauriko San Faustoak eta Elosuko XXXIX Mendi Ganadu Azokan eta 15an Gaubeako Patataren Azokan.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola