banner7.jpg

Berriak

HAZIk eta Gipuzkoako Aldundiak satelite bidezko jarraipena egiten dizkiete sari zuriaren bi txitari

POCTEFA Ecogyp proiektuaren barruan, Hazik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak satelite bidezko jarraipenerako emisoreak jarri dizkiete sari zuriaren bi txitari, galzorian dagoen hegazti nekrofagoa baita. Txita biak 2017an jaio ziren, Gipuzkoako habi banatan, eta uztailean eguzki energiaz kargatzen diren 48 g-ko GPS/GSM emisoreak jarri zitzaizkien; GPS lokalizazioak jaso eta GPRS sarearen bitartez zerbitzari batera bidaltzeko programatuta dauden emisoreak dira. Markaketa lanetan, harkaitzezko mendigunean zeuden habiak jaitsi behar izan baitziren, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek eta SEO/BirdLifeko teknikariek hartu zuten parte.

Horrela posible izaten ari da bi sai zurien 鈥撯淶uri鈥 eta 鈥淓ndoia鈥 izenez bataiatuak鈥 mugimenduak etengabe monitorizatzea. Espero da ekologiaren eta espeziearen sakabanaketaren gaineko datu baliotsuak jasotzea, hegazti nekrofagoen kontserbaziorako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritza onartutako planean aurreikusitako neurriak aplikatzea errazteko. Hegan egiten hasi zirenetik gaur arte, 鈥淶uri鈥-k eta 鈥淓ndoia鈥-k portaera desberdina erakutsi dute. Lehena jaio zen lurraldearen ingurunea esploratzen aritu zen abuztuan; 20 km ere egiten zituen hegan, baina beti habia zegoen lekura bueltatzen zen.

Halere, abuztuaren 29an hegaldi zuzenari ekin zion eta Gipuzkoa Iparretik Hegora gurutzatu zuen eta Araba Ekialdetik Mendebaldera, eta Nerbioiko Jauzian lo egin zuen, baita ere. Hurrengo egunean, 鈥淶uri鈥-k bidea alderantziz egin zuen. Gasteizko hirigunea zeharkatu zuen eta Gardelegiko zabortegira iritsi zen, eta han egon da gaur arte. Zabortegi horretan utzitako hondakinek sai zuri, putre, zikoina, kaio eta beste hegazti batzuen talde handi bat erakartzen dute.

txoria

鈥淓ndoia鈥-ri dagokionez, abuztuaren zati handiena jaio zen harkaiztian igaro zuen. Ez zuen esplorazioko hegaldirik apenas egin, kenduta radio txikiko hegaldi batzuk, eta azkenean, irailaren 3an, ezustean hegaldiari ekin eta Hegoaldera jo zuen zuzenean, Nafarroara igarota, Altsasutik. Egun horretan Kodes mendilerroaren hegoaldeko hegalean lo egin zuen. Hurrengo egunetan, 鈥淓ndoia鈥-k Errioxa, Soria, Madril eta Gaztela-Mantxa gurutzatu ditu, eta gaur egun (irailaren 6an) Tarifa inguruetan dago. Handik seguruenik Itsasartea gurutzatuko du Afrikatik migrazioa egiten jarraitzeko. Bere bidaian 60 km/h-ko abiaduran joan da momenturik azkarrenetan eta batez beste 40 Km/h-ko abiaduran.

POCTEFA Ecogyp nazioarteko lankidetza proiektu bat da, FEDERek kofinantzatua, eta bertan Hazi bazkide da Euskal Herriko, Nafarroako, Aragoiko, Kataluniako, Akitania Berriko eta Okzitaniako beste sei erakunde publiko eta pribaturekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundia, berriz, onuradun bazkidea da. POCTEFA Ecogyp-en helburuak dira biodibertsitatearen kontserbazioa bultzatzea eta hegazti sarraskijaleen eta mendialdeko abeltzaintzaren arteko bizikidetasuna hobetzen laguntzea.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola