banner2_0.jpg

Berriak

Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak 2017

Martxoaren bukaeran, "Landa Eremuko Ostegun Ekintzaleak" programaren edizio berri bat hasiko da. Programa honen Azken helburua landa ingurunean ekintzaile izaera bultzatu eta, horren bitartez, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea da. Aurreko urteetan bezala, 2017ko programak bost prestakuntza saio, martxoaren 30ean ekintzak hasiko diren pertsona ekintzaileentzako barnetegi bat eta landa eremuko ekintzaileen azken topaketa bat azaroan edukiko ditu.

Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak 2016. urte osorako prestakuntza eskaintza osatu bat dira, hil bakoitzeko azken ostegunerako planteatuta, hainbat eduki teorikorekin (nire negozio ideia eraikiz, adimen emozionala, finantzak, sare sozialak, nola komunikatu nire negozioa), eta, gainera, saio bakoitzean, hurbileko esperientzia bat landuko da, bere ekintzailetza prozesua lehen pertsonan kontatuko duena.

Urte honetan, prestakuntza saioek bost ordu eta erdi iraungo dituzte eta honela antolatuko dira:

  • Hazi Fundazioak ekintzailetzan laguntzeko zerbitzuen aurkezpena.
  • Zati teoriko-praktiko nagusi bat, saio bakoitzean gai desberdin batekin.
  • Landa inguruneko benetako esperientzia baten aurkezpena.

Ekintzailea izateko barnetegia

"Landa Eremuko Ostegun Ekintzaiileak" programaren eskaintza Zeberioko Mandoia Aterpetxean martxoaren 30ean eta Apirilaren 5etan ospatuko den ekintzailea izateko barnetegi  batekin hasiko da.Barnetegiak hurrengo helburuak ditu:

  • Buruan darabildan ideiari gorputza eman: nere negozio ereduaren definizioaren zalantzak argitu.
  • CANVAS metodologia erabiliz gure negozioari ideiari balio erantsia eman eta negozio aukera berriak aurkitzeko tresnak ikasi.

Barnetegira joateko izen emateak

Barnetegiaren egitaraua

2017ko eskaintza osoa

ostegunak web

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola