banner6.jpg

Berriak

鈥淥stegun Ekintzaileen鈥 edizio berri bat abiatu da jarduera ekonomikoak eta esperientzia berritzaileak sustatzeko

Gaur, laugarren urtez jarraian, 鈥Ostegun Ekintzaileak鈥 prestakuntza ibilbidea hasi da, HAZI Fundazioak bultzatuta, nekazaritzako elikagaien balio katean eta landa eta itsasertz ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatzeko. Egitasmoa hilaren azken ostegunean egiten da, eduki teoriko eta praktikoekin, ekintzailetza prozesuaren hainbat alderdi lantzeko, bai ni ekintzailea lantzeko (adimen emozionala, denboraren kudeaketa), bai gai teknikoagoak jorratzeko: azterketa ekonomikoa, marketina, komertzializazioa, etab. Gainera, saio guztietan esperientzia bat aurkezten da, erronkak eta garatutako ekintzailetza prozesua lehen pertsonan kontatzeko, kontsultei erantzuteko eta saioetarako joaten diren lagunekin enpatizatzeko.

2018ko programa abiarazteko, saio berritzaile bat antolatu da 鈥Adimen Emozionalaren Kudeaketa鈥-ri buruz; Arabako Lautadan egin da. Lehenik eta behin, tailer teoriko-praktiko bat egin da Ozaetan, eta, ondoren, saio praktikoa egingo da Arriolako Zaldi Aratz enpresan; bere liderra emozioak zaldiekin lantzen dituen emakume ekintzaile bat da. 

OSTEGUNA

Aurten, nobedade moduan, prestakuntza Euskadi osoan garatutako proiektu eta egitasmoen kokapenetan egingo da. Otsaileko lehen hitzordua osatzeko, gai ugari eskainiko dira, urtean zehar garatzeko Euskadiko Hiru Lurralde Historikoetan, arlo desberdinak lantzeko: Negozio ideia bat eraikitzea, Bizirauteko finantzak, Nire negozioaren muina eraginkortasunez komunikatu鈥

Parte hartzearen datu positiboak

Ostegun Ekintzaileak鈥 proiektua 2015ean hasi zen, landa ingurunean egitasmo ekonomiko bat martxan jarri nahi zuten pertsonei begira 鈥揵ai lehen sektorean bai beste edozein esparru profesionaletan鈥, pentsatuz orientazioa behar dezaketela negozioa martxan jartzeari edo mantendu eta hobetzeari lotutako hainbat gairi buruz. Bere helburuak dira kultura ekintzailea eta ekimena duten lagunen arteko konexioa sustatzea, identifikatutako edo eskatutako gaietan kualifikazioa eskaintzea , eta ekintzailetzaren ibilbidearen arazoak eta erronkak partekatzea. Hiru edizioetan, programa pertsonen prestakuntzarako tresna egoki gisa finkatu da, eta saioetan bete egin da parte hartzaileentzako lekua. I

az 9 prestakuntza saio eskaini ziren, 139 lagun ekintzailek parte hartu zuten, horietatik %53 emakumeak. Azken horien artean, erdiek baino gehiagok 41-55 urteko adina zuten, eta gizonezkoei dagokienez, berriz, %55 ez ziren 41 urtera iristen. Nabarmentzekoa da ikastaroetara joandako lagunen %75ek unibertsitate ikasketak dituztela. 

Brenda Linero, Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ikasleak irabazi du IX. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

Brenda Linero Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko (ULHI) ikaslea izan da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta ospatu zen atzo Mendizorrotzako Egibide Ostalaritza Eskolaren egoitzan, 鈥Ama lurra鈥 platera aurkeztu zuen eta 700 euroko txekea jaso. Bigarren saritua Stephanie Arango izan zen, Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikaslearentzat; 鈥Chop txotx鈥 izeneko platera egin zuen, eta 500 euroko diru saria jaso. Hirugarren postuan Pablo Cadavid (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola) geratu zen, eta sukaldatu zuen platera  鈥Erlea eta ardia鈥, 400 euroko txekearekin saritua.

eusko label

Hainbat eskoletan irabazle izan diren partaideek final handia jokatu zuten; Aiala Ostalaritza Eskola, Bilbao Ostalaritza Goi Eskola, Cebank Gipuzkoako goi-mailako ostalaritza eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Galdakao Ostalaritza Eskola Nagusia, Gamarra Ostalaritza Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola eta Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ordezkari bana lehiatu ziren. Errezeta osatzeko produktu nagusiak Eusko Labela duten Euskal Baserriko Arrautza, Esnea eta eztia izan ziren.

Sari emate ekitaldian, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta Asier Arrese, HAZIko zuzendaria izan ziren.

Balorazioa

Bi epaimahi egon ziren egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu zen, eta horrek %35eko balioarekin. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak. Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta: Luis Angel Plagaro (Sukalki Jatetxea), Julio Saenz de la Calle (Zaldiaran Jatetxea), Asier Urbina (Ikea Jatetxea),  Miguel Ca帽o sukaldaria, Alo帽a Erzibengoa (CEBANCeko irakaslea) eta Julen Hornillos (Euskal Baserriko Arrautzako ekoizlea).

Lehiakideak eta platerrak

鈥 Andoni Arranz B谩rcena (CEBANC Ostalaritza Eskola). Platera: Latte cotta de miel y lim贸n, OOBE bizkotxoa, erretako sagar krema, sagardo merengea y Idiazabal kremosoa.

鈥 Pablo Cadavid Carrancio (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola). Platera: Erlea eta ardia.

鈥 Stephanie Arango Jim茅nez (Gamarra Ostalaritzako Eskola). Platera: Chop-txotx.

鈥 Unai Mart铆nez de Lizarrondo Arbeo (Aiala Ostalaritza Eskola). Platera: Intxaursaltsa testuratan.

鈥 David Rodr铆guez Lozano (Leioa Ostalaritza Eskola). Platera: Gorringo eta ezti erdigatzatuko kausera

鈥 脕lvaro Andr茅s Fern谩ndez (Galdakao Ostalaritza Eskola). Platera: Hemen haziak, zapore bereziak.

鈥 Brenda Linero Mart铆n (ULHI- Urrutiko Lanbide Heziketako Institutoa). Platera: Ama lurra

鈥 Jordi Mu帽oz Intriago (Escuela de Hosteler铆a Egibide-Mendizorrotza). Platera: Sifoi-ezti torrada, gorringo grina.

Euskadiko Ostalaritza Eskolen IX Eusko Label Lehiaketa Gasteizko Egibide-Mendizorrotzan ospatuko da

IX Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label Lehiaketa Gasteizko Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolan ospatuko da gaur, otsailak 20 Aurten ikasleek plater goxo bat prestatu behar dute Eusko Labela duten Baserriko Arrautza, Eztia eta Esnea produktuak erabiliz.

Guztiek diploma eta kalitatezko bermea duen produktuez osoturiko otzara jasoko dute. Era berean eta aurreko aurteetan bezela hiru sari egongo dira, 700, 500 y 400 eurokoak lehenengo, bigarren eta hirugarren saria. sariak Lehiaketan 8 lagunek hartuko dute parte, eskola guztietan egin diren sailkapen probetan irabazle izanik. Eskola bakoitzetik batek hartuko du parte, eta hauek izan dira ostalaritza eskolak: Aialako Ostalaritza Eskola, Artxandako Goi mailako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola, Cebank-Goi mailako Ostalaritza Eskola, Galdakaoko Goi mailako Ostalaritza Eskola, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola eta Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua.

sariak

Alde batetik, ostalaritza eskoletako irakasleez osoturiko epaimahaiak alderdi teknikoa baloratuko du, zeina azken notaren %35 izango baita. Epaimahai teknikoak plateraren prestaketarekin zerikusia duten alderdiak hartzen ditu aintzat balorazioa egiteko: higienea, antolaketa, trebetasuna eta garbitasuna. Dastaketaren epaimahai profesionalak, berriz, aurkezpena, zaporea, sormena, tenperatura eta erabilitako osagaien arteko harmonia baloratu ditu. Kalifikazio hau guztirako notaren %65a da.

Epaimahian sukaldari hauek egongo dira:

鈥 Luis Angel Pl谩garo:  Sukalki Jatetxea

鈥 Julio Saenz de la Calle:  Zaldiaran Jatetxea

鈥 Asier Urbina: Ikea Jatetxea

鈥 Miguel Ca帽o: Tond贸n Hotela Jauregia

鈥 Alfredo Garc铆a: Giez Berri

鈥 Julen Hornillos: Euskaber 

LIFE+ Ordunte Jasangarriaren proiektuak monografiko bat argitaratu du zohikaztegien karakterizazio eta kontserbazioari buruz

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuak 鈥揌AZI Fundazioak bazkide moduan parte hartu du鈥 monografiko bat argitaratu du, zohikaztegiak kontserbatzeko eta lehengoratzeko azken azterketa eta esperientziak bilduta. Habitat horren banaketa, munduan mehatxuen daudenen artean egonik, nabarmen murriztu da Europako erdialde eta hegoaldean, eta egiazki urriak dira gaur egun.

LIFEri esker, Zalama mendian (Bizkaia) dagoen zohikaztegia lehengoratzen aurrera egin ahal izan da, bere gaur egungo kontserbazio egoerari buruzko ezagutza sakondu da, horrelako habitaten inguruko teknikarien eta adituen arteko elkartrukeak sustatu dira, eta, azkenik, izaera teknikoko argitalpena editatu da.

Hamabi ataletan zehar, aditu ezagunek zohikaztegien identifikazioari, deskribapenari, berrezarpenari eta babesari buruzko ekarpenak aurkezten dituzte. Liburua batez ere Natura 2000 Sareko europar teknikari eta kudeatzaileei zuzenduta dago, habitat honen presentzia dagoen lekuetan, eta bere xedea da lortutako ezagutzak hedatzea, antzeko arazoak dituzten kokaguneetara estrapolatu daitezkeen jarraibideak eman ahal izateko.

ARGITALPENA IKUSI

 

Baso Jardunaldiak Arrasaten

HAZIk Arrasateko Udalarekin batera Baso Jardunaldiak antolatu ditu Euskadiko basogintza arloaren errealitatea ezagutarazteko helburuarekin, hala nola basoak modu jasangarrian eta errentagarriak izan daitezen kudeaketa mota berriak ezagurarazteko aburuz.

PROGRAMAZIOA ETA IZENEMATEA

BASOAK

Basque GabonetakoAzokako argazkiak eskuragai

Pasa den abenduaren 15 eta 17 bitartean Bilbon ospatu zen Basque Gabonetako Azokako argazkiak eskuragai daude iadanik.

ARGAZKIAK IKUSI

LIFE+ Ordunte Jasangarria, 2o18ko LIFE programaren Egutegi ofizialaren azala

Europar Batzordeak Zalamako zohikaztegiaren irudi bat hartu du 2018ko LIFE programaren egutegi ofizialaren lehen orrialdean jartzeko. Egutegiak helburu dibulgatzailea dauka, eta estatu kide guztietan LIFE proiektuak garatzen dituzten teknikari eta zientzialarien artean banatzen da.

Azaleko irudiak Zalamako zohikaztegian egindako lehengoratze lanak erakusten ditu, eta maiatzean ere erabili zen Europako egutegi hori ilustratzeko, proiektuaren laburpen txiki batekin batera.

 Calendario 2018 v2

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak. 2018

2018.urterako Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken zerrenda argitaratu da.

ZERRENDA IKUSI

LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektua amaitu da

Hazi Fundazioak LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuan parte hartu du bazkide moduan, eta dagoeneko bere garapena burutu du, aurrez ezarritako helburuak beteta. Proiektuaren garapenak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horren egoera naturala hobetu du, eta mendi horiek ongi kontserbaturiko ingurune baten berezko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzen du.

MSabino 240913 9002 Cordal Hilso Estacas

LIFE+ honek 25 milioi euroren aurrekontua izan du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak finantzatuta, eta bost urteren buruan amaitu da, jardunaldi batzuen bitartez, zeinetan exekuzioan zehar lortutako esperientziak eta ezagutzak partekatu diren. Zehazki, LIFE+ Ordunte Iraunkorraren bitartez izandako lorpenak hauek dira:

  • Zalamako zohikaztegiko erosio prozesua gelditu da

Zohikaztegi hori da Ordunteko enklaberik garrantzitsuena, Euskal Autonomia Erkidegoan eta ez baitago mota horretako besterik, Iberiar Penintsulako ekialdeen dagoena izanik. Mendetan zehar jasandako inpaktuak, hala nola abeltzaintzaren presioa, suteak eta ibilgailuen joan-etorriak zohikatzaren zati handi bat galtzea eragin zuten, erosioagatik. LIFE+ Ordunte Iraunkorraren bitartez, hainbat hesi instalatu dira abereak aldentzeko, 7.000 metro koadro ezponda estali dira geotestilarekin, zohikatzaren galera frenatzeko, eta zohikaztegiko bertako espezieak landatu dira, hala nola Eriophorum vaginatum (desagertzeko arrisku moduan katalogatuta). Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nottingham Trenteko Unibertsitateak (NTU) lankidetza hitzarmena sinatu dute, teknologia berrien bitartez, informazio baliotsua lortzeko, Zalamako zohikaztegiaren kontserbazioan aplikatzeko.

  • Saldueroko padura eta habitat hidroturbosoetako abereen presioa murriztu da

Proiektuaren esparruan, Larreak kudeatzeko Plana eta Saldueroko ingurunearen plana idatzi da, bertako habitaten degradazioa galarazteko, bertan behi eta zaldi ganadua ibili ohi baita. Xede horrekin, abereak kudeatzeko hainbat neurri gauzatu dira, hala nola uraskak sortzea, gatz eta hazka puntuak jartzea eta belar sastrakak kentzea, eta horrek lagundu egin du abereen presioa beste ingurune indartsuago batzuetara aldatzea eta, aldi berean, abeltzaintzako jardueren baldintzak hobetu dira.

  • 250 hektarea baso seminatural baino gehiago lehengoratu dira

180 hektarea radiata pinu eta 33 hektarea eukalipto ordeztu dira bertako arbolekin (pagoa, eta, bigarren mailan batean, haritza, urkia, otsalizarra...). Proiektuaren hasieratik Karrantza Haraneko Udalaren konpromisoa izan dugu, errestaurazioa egiteko unaden jabea den heinean. Halaber, 51 hektarea amezti eta 10 hektarea haltzadiren egitura hobetu da. Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans garo populazio erreliktoak ere lokalizatu dira, kalteak galarazteko.

  • Ordunteri buruzko ingurumen interpretazioa eta truke tekniko zientifikoak erraztu dira

LIFE+ Ordunte Iraunkorraren barruan, dibulgazio ekintzak egin dira Ordunte KBEko balio naturalak ezagutarazteko inplikaturiko eragile eta sektore sozialei, proiektuaren zabalkundea egiteko eta emaitzak jakinarazteko. Horretarako, liburuxkak argitaratu dira, proiektuaren webgunea eginda eta Ordunteri buruzko dibulgazio bideo bat egin da, merchandising materialak, artikuluak eta dibulgazio kanpainak argazki erakusketekin, txango-txapelketak eta hitzaldiak. Halaber, Ordunte zeharkatzen duen 30 kilometroko bidexka bat egokitu eta seinaleztatu da, eta unitate didaktiko digital eta interaktibo bat diseinatu da lehen hezkuntzako ikasleentzat, gazteenen artean kontserbazioaren aldeko jarrerak sustatzeko. Azkenik, aditu sareak sortu dira, teknikarien eta zientzialarien artean trukeak egiteko, eta horren emaitza izan da, besteak beste, Zalamako zohikaztegiari eskainitako argitalpen monografiko tekniko bat egitea.

Aintzinako baserri baten erreproduzio bat erabiliko du 鈥淏asque Gabonetako Azoka鈥-k landa ingurunea Bilbora hurbiltzeko

Asteburu honetan, Areatzako pasealekua Bilbo handitik urrun dauden herrietan ohikoagoa den eszenatokia bihurtuko da. Egun horietan Basque Gabonetako Azoka-ren lehen edizioa egingo da, non euskal landa inguruneko bizimodua birsortuko den hiriburuaren erdian, antzinako baserri baten erreproduzio batekin, landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko hurbiltze hori adierazteko.

Azokaren inaugurazioa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagien Politikako sailburuorde Bittor Orozek egingo du bihar 17.30tan, azoka sailburuordetzak berak antolatu baitu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Asteburuan zehar aukera egongo da bertako produktuak, produktu ekologikoak eta kalitateko beste bereizgarri batzuk dituzten produktuak erosteko, bai eta elikagai batzuk dastatzeko eta probatzeko ere, hala nola Idiazabal gazta, Arabako Errioxako olioa, txakolina, Euskal Sagardoa edo garagardoa, horietako asko ekoizpen ekologikokoak, gainera.

Eskaintza gastronomikoa osatzeko jarduera programa zabal bat egongo da. Jarduera horietatik nabarmentzekoak dira musika emanaldiak, kaleko animazioa eta familientzako tailerrak. Familientzako tailerretan, parte hartzaileek artilearen artisautzako eraldaketa ezagutu ahal izango dute, bai eta ortu ekologiko bat nola kudeatu, gastronomiako hainbat ideia hartu eta gaileta ekologikoak, taloak, gazta eta tallarinak prestatzen ikasi ere.

Hori guztia azokak irauten duen hiru egunetan eskainiko da, ordutegi hauetan:

Ostirala, abenduak 15: 17.30 - 22.00 h

Larunbata, abenduak 16: 10-15.00 h eta 17.30-22.00 h

Igandea, abenduak 17: 10:00 - 15.30 h

NIREA proiektuan kokatzen den ekimena

Basque Gabonetako Azoka NIREA proiektuan kokatzen den ekimena da, proiektu horren helburua Lehen Sektorea Suspertzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea Biziberritzea baita. NIREAren asmoa da hiriaren eta baserriaren arteko sinbiosia ikusaraztea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea, elkarrekin aurrera egin dezaten, geurea kontsumitzea bultzatzeko eta elkarrekin lehen sektorea sustatzeko. Bere filosofia da elkar ulertzeko, lankidetzan aritzeko eta gure lurraren etorkizuna bultzatzeko leku bat sortzea.

 

AGENDA

HAZIk Ardoaraban bertoko produktuen merkatua antolatzen du

HAZIk Ardoaraban lagunduko du bertoko produktuen merkatu batekin. Urrezko Zeledoien Enparantzan izango abenduaren 6tik abenduak 9ra, 12ak eta 20 bitartean.eta bertoko produktoreen 10 karpa kokatuko dira: mermeladak, Eusko Labeldun oliba olioak, Arabako lekaleak, eztia, okindegiko produktuak, pateak, txerri produktuak, gazta, etab. Baita ere dastatze eremu bat egongo da eta bertoko produktuekin egindako pintxoen dastatze eta salmenta.

Informazio gehiago

HAZIk Italia bisitatu du 鈥淚nner Areas鈥 proiektua ezagutzeko

HAZIko langile batzuk, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzuekin lagunduta 鈥Inner Areas鈥 proiektua lehen eskutik ezagutzeko. Italiko Gobernuak bultzatzen duen lurralde mailako garapen estrategia berritzailea da, zeinean bereziki kaltetutako landa inguruneko lurralde bat aukeratzen den, programa berezi bat ezartzeko; lurralde nazionalaren %60 hartzen du, eta 4.000 udalerri.

roma

Azken helburua zona horietako egitura demografikoa indartzea izanik, programaren ezaugarriak dira maila askotako gobernantza baten ikuspegia duela (nazionala, erregionala, lokala), finantzatzen diren neurriek izaera integrala dutela (energia, nekazaritza, osasuna鈥), eta funts askok parte hartzen dutela (FEADER, FSE, FEDER eta funts nazionalak), estrategiaren garapenaren izaera parte hartzaileaz gain. Europar Batzordeak garapen eredu berritzailetzat jotzen du, eta Europako hainbat forotan aurkeztu da.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzan egoki irudi zaie estrategiaren aplikazioaren egoera bertatik bertara ezagutzea, landa eremuen esperientziak eta praktika onak trukatzeko elementu garrantzitsu gisa. Euskadi oso presente dago Europako hainbat saretan landa ingurunearen alde egiten duen lanagatik, eta nabarmentzekoa da EUROMONTANA Europako mendialdeen Sareko eta AREPO edo ERIAFF bezalako beste batzuetako egungo presidentea dela.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola