banner13.jpg

Kooperazio sareak

Espainian eta Europan, zenbait lankidetza-saretan eta lankidetza-proiektutan hartzen du parte, modu aktiboan, HAZI korporazioak, eta, horiekin, ahaleginak batzen ditu, nekazaritzako elikagaien sektorea hobetzeko xedea duten helburu komunak lortzeko. Sare horietan, gaitasunak elkarren osagarri izanik, eta informazioa zein ezagutza trukatuz, erakundeak indartzea da helburu nagusia.

Urte batzuetan zehar, zenbait nazioarteko saretan parte hartuz lortu den eskarmentuari esker, gure bezeroei aholkularitza hobea eman diezaiekegu, hala, Europar Batasuneko finantzaketa-funtsak lortzea erraztu eta Europako beste eskualdeekiko lankidetza errazteko.

Europe Direct

HAZI EUROPE DIRECT, zeneko informazio-zentroen sarean sartuta dago, eta sare hori Europako Batzordeak sustatzen du (Prentsa eta Komunikazioko Zuzendaritza Nagusia). Sare horren zeregina hauxe da: Europar Batasunean jasotako informazioa Euskal Herriko landa-eremuko biztanleei jakinaraztea. Duela gutxi, berriro ere aukeratu gara sarearen, Europar Batasuna guztiko ehunka Gunetara biltzen duenaren, parte izaten jarraitzeko.

Euromontana

Momentu honetan, HAZI mendiko lurraldeen lankidetza eta garapenerako sektore anitzeko EUROMONTANA europar elkarteko Lehendakaritzan dago. 90eko hamarkadaren hasieran sortu zenetik, HAZIk eraginkortasunez esku hartzen du elkarte honetan.

Mendinet

MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea Toki Ekintzako Talde gisa eratu da, helburu duela Europako Erkidegoaren LEADER kudeatzea, eta LEADER ikuspegia 2016-2020 epean kudeatzeko aukeratua izan da.

MENDINET Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako elkarteek eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola