banner8.jpg

Laguntzen kudeaketa

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak zenbait laguntza kudeatzen ditu, horietako batzuk Europar Batasunarekin batera finantzatuak (FEAGA eta FEADER Funtsak, alegia, Nekazaritza Bermerako Nekazaritza Funts Europarra eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa), nekazaritza, arrantza, elikadura-industria eta landa-ingurunearen sektoreei zuzenduak, programa desberdinen bitartez.

Proiektuen Finantza Laguntzaren Arloan laguntza-ildo batzuk kudeatzen dira, guztiak ere BNPren (Batasuneko Nekazaritza Politika) II. Zutabe den LGP 2014-2020 (Landa Garapenerako Programa) barruan sartuak, eta horien helburua, landa-ekonomia beste arlo batzuetara zabaltzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko landa-guneetako bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzea da.

ayudas copy

Beste alde batetik, Erakunde Ordaintzailearen Idazkaritza Teknikoaren Arloan, BNPren I. Zutabearen eta Arrantza Politikaren kudeaketarekin loturiko administrazio eta teknika alorreko lan batzuk burutzen dira: Estatuko eta Batasuneko araudiaren jarraipena egin, ordainketak kontrolatu, laguntza teknikoa eskaini... Beste eginkizun zehatzago batzuen artean, Erakunde Ordaintzailearen zerbitzu teknikoaren eginkizunaren ondoriozko jarduerak ditugu; erakunde ordaintzaile hori, hain zuzen ere, EAEn BNPri dagozkion gastuak ordaintzeko baimendutako erakundea da.

Eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk dira honako hauek:

LGParen Antolaketaren eta Lurralde Planeamenduaren Arloan Laguntza Teknikoko lanak burutzen dira BNP 2014-2020ren exekuzioaren jarraipena egiteko.

Konponbide Instituzionalen Arloak Laguntzak Kudeatzeko aplikatibo bakarra garatu du, 2005. urtean sortutako tresna informatiko bat, etengabe eguneratzen dena.

Funts horien bidez ondorengoak hobetu daitezke:

  • Nekazaritza, arrantza, basozaintza eta elikadura-industria sektoreen lehiakortasuna.
  • Ingurumena eta landa-ingurunea.
  • Landa-guneetako bizi-kalitatea eta landa-ekonomia beste arlo batzuetara zabaltzeko sustapen-lana. 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola