Europe Direct

Europe Direct

europedirectHAZI EUROPE DIRECT, zeneko informazio-zentroen sarean sartuta dago, eta sare hori Europako Batzordeak sustatzen du (Prentsa eta Komunikazioko Zuzendaritza Nagusia). Sare horren zeregina hauxe da: Europar Batasunean jasotako informazioa Euskal Herriko landa-eremuko biztanleei jakinaraztea. Duela gutxi, berriro ere aukeratu gara sarearen, Europar Batasuna guztiko ehunka Gunetara biltzen duenaren, parte izaten jarraitzeko.

 


 inkesta 


 

HAZI eta Europe Direct sarea EBan

HAZI eta Europe Direct sarea EBan / HAZI y La red Europe Direct en la UE from HAZI Fundazioa on Vimeo.

 

Zentroak zerbitzu hauek ematen ditu:

Europar Batasunari buruzko informazio orokorra ematea: erakundeak, politikak, legediak eta programak.

Europako errealitatera hurbiltzeko dibulgaziozko jarduerak antolatzea: jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak...

Europar Batasuneko programen eta deialdien berri ematea eta haietan parte hartzea sustatzea, talde berezien bidez.

Landa-eremuko ehun sozio-ekonomikoaren aktore esanguratsuen artean elkarrizketa eta lankidetza erraztea (eztabaida-taldea).

Europako zenbait eskualdetako landa-eremuen artean informazioa eta bizipenak trukatzea bultzatzea (informazioa bilatzea, ikasketa-bisitak antolatzea EBko beste landa-eremu batzuetara).

Europako Batzordeari haien politika bateratuek hemengo landa-eremuetan zer eragin duten jakinaraztea (feedback).

Kontaktua

Europe Direct zerbitzua Arkauteko Itsasmendikoiren egoitzan dago.
Tel: 945 003208
E-mail: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Logo Urdimbred Innov09logo europa eu comision

 

 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola