Ekintzailetasuna

Gaztenek

gaztenek2Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzarekin batera Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzatzen duten Gaztenek programak monitoretza zerbituzua eta banako laguntza ematen die NEKAZARITZA SEKTOREAN lehenengoz kokatu nahi dutenei.

GazteNEK ekimenaren helburu nagusia da euskal nekazaritza-sektorean nekazari gazteak sartu eta bertan mantentzeko. Halaber, planaren helburua da dagoeneko nekazaritza-sektorean sartuta dauden gazteen nekazaritza-jarduera mantentzea. Hori guztia, gainerako euskal gizarteak bere jarduera garatzeko dituen baldintza eta bizi-baldintza antzekoak mantenduz.

EAEko nekazari gazteen planaren bitartez, neurri-sorta egituratu bat ezarri da nekazaritza-ustiategien jabeen zahartze-prozesuaren arazoari aurre egin, eta nekazaritza sektorea zein landa-ingurunea gaztetzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortutako Egitasmo hau, ordea, esparruaren beraren ekintza-eremuz gaindi doa; izan ere, esparruan lanean sartzeko aukerak mugatzen dituzten eremu eta alderdi guztietan eragina izateko asmoa du egitasmo honek, eremu eta alderdi ugari izaki. Horregatik, Egitasmoak sailen arteko eta erakundeen arteko lankidetzatik zehazten ditu bere ekintzak (hiru Foru Aldundien Nekazaritza Sailen inplikazioarekin batik bat), arrakasta lortu ahal izateko sektore-agente nagusien inplikazio aktiboa ezinezkoa delarik.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza SailaArabako Foru AldundiaBizkaiko Foru AldundiaGipuzkoako Foru Aldundia eta HAZI dira proiektu honen kideak.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola