banner12.jpg

Ekintzailetasuna

HAZI Fundazioan, Lurraldearen Dinamizazio-arloaren bidez, landa eta itsasertz ingurunetan ekintzailetza garatzen, dinamizatzen eta laguntzen da eskugarri ditugun tresna guztiak koordinatuz eta Euskadiko ekintzailetasunaren mapa osatzen duten eragile eta erakunde guztiekin batera lan eginez.

Nakazaritzako elikagaien zen beste ekonomi sektore-ekintzekin (turismoa, zerbitzuak, etb) lotutako ideiak landa edo itsasertz igurunetan garatzeko leihatila bakarra eta osoko laguntza-eskema eskaintzen dizkiegu ekintzaileei. 

Ekintzailetasuna bultzatzeko erabiltzen diren baliabideei ahalik eta onura gehien ateratzea, plan guztiekiko koordinazioa, osagarritasuna eta koherentzia zein ekintzailetasuna sustatzeko estrategia publikoak bermatuz.

Geroa Programa

Geroa Programan monitoretza-zerbitzua eta banakako laguntza ematen dira landa eta itsasertz eremuen negozio bat abian jartzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Programa hau, banako aholkularitza, monitarizazioa eta laguntzaren bidez, auto-enplegua zein enpresen sorrera sustatzeko erabiltzen da.

Gaztenek

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzarekin batera Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzatzen duten Gaztenek programak monitoretza zerbituzua eta banako laguntza ematen die nekazaritza sektorean lehenengoz kokatu nahi dutenei.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola