banner8.jpg

Kontrol eta Egiaztapena

Hazik, Eusko Label produktuen, Euskal Baserri produktuen, Euskadiko Ekoizpen Integratuko produktuen, eta Araba, Bizkaia eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko Deiturak kontrolatu eta egiaztatzeaz egiteaz gain, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenerako ikuskapen aitortuak ere egiten ditu.

Kontsumitzaileen, ekoizleen eta gainerako eragileen artean konfiantza sortzea da kontrolen eta egiaztapenen helburua, eta, halaber, kalitate-bereizgarriekin identifikatutako nekazaritzako elikadura-produktuen araudietan xedatzen diren ezaugarriak betetzen direla bermatzea.

tomatelabel

Produktu, zerbitzu edo sistema bat egiaztatzea honetan datza: ebaluazio objektibo bat egin ondoren, Araudi edo Arau batean aldez aurretik xedatutako baldintza batzuk betetzen dituela adierazten da.

Produktu bat egiaztatzeko sistemen oinarria markaren erabiltzaile arduradunak (etiketatzaileak) aplikatutako sisteman nahikoa konfiantza sortzea da, hain zuzen ere, egiaztapen-marka duten produktuek eskatutako baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.

Produktu bat egiaztatzeko erakundeak UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Nazioarteko Arauan xedatzen dira, Arau horrek zehazten baititu erakundeek beren eskumen teknikoaren arabera bete beharreko baldintzak.

Produktuak egiaztatzeko erakunde batek bere egiaztapen-sistemaren barnean ikuskapen-, saio- (analisi) edo kalibraketa-jarduerak erabiltzen (edo azpikontratatzen) baditu, jarduera horiek egitean, honako baldintzak bete beharko dira:

  • Ikuskapenak: UNE-EN ISO 17020:2012
  • Saio- eta kalibraketa-laborategiak: UNE-EN ISO/IEC 17025

Egiaztapen-erakunde baten lanaren emaitza da, eta, emaitza positiboa bada, irismen eta indarraldi jakin bat duen ziurtagiri bat ematen da.

Dokumentazioa

Kontrolari eta egiaztapenei buruzko dokumentazio interesgarria: 

  • Deskargatu egiaztapen-prozedura 6.errebisioa (dokumentu hau onartu eta hilabetera egongo da indarrean)
  • scribdicon

    HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola